IRITZIA

Zorionekoak!

Erabiltzailearen aurpegia Asier Amondo eta Aitor Gabiña 2022ko abe. 22a, 10:45

Arkaitz Eskuza aurten irabazitako txapelketa batean.

Zorionekoak gu! Laudio eta Amurrioko pilota elkarteak osatzen dugunok. 2023an eskualdeak bi pilotari izango ditu maila profesionalean, Iker Larrazabal, amurrioarra, 2020ko urrian debutatu zuena eta Arkaitz Eskuza, laudioarra, 2023ko urtarrilaren 6an debutatuko duena.

Esan bezala berri ona da, oso ona, Amurrioko eta Laudioko pilota eskolek bi pilotari maila horretan izatea.

Horrek zer esan nahi du? Bai Amurrioko pilota elkartean, bai Laudioko pilota elkartean lan ona egin dela oinarri-oinarritik horrelako emaitzak izateko, bi pilotari horiek ezaugarri bikainak zituztela eta dituztela pilotan aritzeko eta azkenik euren klubek haien garapenerako erraztasunak eman dizkietela egun heldu diren lekura heltzeko.

Horrexegatik uste dut kluboi zentralidadea eman behar zaigula eta klubak erdigunean jarri. Klubok ematen diegu formakuntza pilotariei eta inoiz kategoria profesionalera helduko badira, inor pozik badago, kluba osatzen dugunok gara.

Hara, egindako lanaren fruitua, bi pilotari, Laudio eta Amurrio, aurrelaria eta atzelaria baina tamalez ezer arrarorik gertatzen ez bada ezin izango ditugu inoiz elkarrekin jokatzen ikusi. Batak BAIKO ordezkatzen duelako eta besteak ASPE ordezkatzen duelako. Elkarren kontra ikus genitzake txapelketaren batean baina elkarrekin, nekez.

Iker Larrazabalek honez gero bi urte daramatza pilota astintzen kategoria profesionalean. Pandemia sasoian debuta, pilotalekuetan jenderik ez zegoen sasoian. 

Zurrunbilo horretan dabil aspaldion; irabaztearen poztasuna, lesioen atsekabea, kilometroak... Arkaitz Eskuzarentzat bizimodu berria irekitzen da, sorpresaz beterikoa eta esperientzia berri asko.

Baina zer esan, gogoko tokian aldaparik ez! Eta hala bedi aurrerantzean ere!

Batari zein besteri. ibilbide oparoa eta luzea opa diegu, arrakastaz beterikoa eta Aiarako pilotazaletasunaren ispilu ederra izan daitezela. Biba zuek!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide