KRONIKA

Arkaitz Eskuzak garaipena lortu zuen bere debutaren egunean

Erabiltzailearen aurpegia Asier Amondo 2023ko urt. 9a, 08:00

Eibarren Arkaitzen lagunek jarritako pankarta.

Arkaitz Eskuzak debuta egin du profesional mailan Eibarren, Elezkano II.arekin bikotea osatuta eta garaipena lortuta Dario eta Arbizuren aurka (22-12).

Laudioko jende asko hurbildu zen Eibarko Astelena pilotalekura Arkaitz Eskuzak, 18 urte bete berri, profesional gisa jokatu zuen lehen partida ikustera. Laudiotik hiru autobus abiatu ziren Eibar aldera. Pilotariak bere herritarren animoa izan zuen eta lagunen pankarta batek hartzen zuen pilotalekuaren errebotea: “Ametsak egia bihurtuz, Egurre Arkaitz”.

Eskarmentu handiko pilotaria izan zuen bere ondoan, partida osoan eramaten jakin zuena eta erritmo egokiak ezarri zituena. Hasieratik, aurretik jarri ziren eta Zaratamokoak pilota ederrak utzi zizkion bere estreinaldian konfiantza hartzeko.

Dario eta Arbizu ia beti atzetik joan ziren, Elezkanok eta Ezkuzak kontrolpean izan baitzuten norgehiagoka. Norgehiagokako faseren batean, errioxarrak sake indartsuekin min egin nahi izan zuen eta horrek Arkaitzen zenbait huts ekarri zituen.

Normala den bezala, 18 urterekin eta debutaren egunean, akatsak izan zituen. Horiek guztiak leundu eta profesional gisa hazten jarraitzeko irakaspena dira, baina dena dauka arrakasta lortzeko, hainbat ezaugarri baititu, hala nola zer nahi duen jakitea, lotsagabekeria, nortasuna eta ondo hornitutako burua.

Eskuzak bere debuta gozatu zuen Elezkanorekin Eibarko Astelena pilotalekuan, eta une hau dastatzeko ia astirik gabe, igandean frontoira itzuliko da. Igandean Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko den lehen partidan jokatuko du Expositorekin batera Asier Agirre eta Martxel Iztuetaren aurka.

Ibilbide berri baten hasiera da Arkaitz Eskuzarentzat, atzean geratuko dira eskola mailako partida haiek Herriaren ordezkatuz jokatzen zituena, beranduago, federatu mailan Joko Alai taldearekin jokaturikoak, Olgetan ordezkatuz jokatutakoak eta azkenik Lemoarekin lorturiko Bizkaiko Txapela.

Ibilbide luze eta oparo baten hasiera baino ez dadila izan; ZORIONAK ARKAITZ!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide