IRITZIA

Pilotalekuetan ikusiko dugu elkar

Erabiltzailearen aurpegia Asier Amondo 2023ko mar. 29a, 14:00

Asier Amondo, Herriaren elkarteko jokalariekin.

Kaixo guztioi:

Idazki hau agur baten iragarpena da, azken 5 urteotan HERRIAREN P.E.-ko Zuzendaritzan egon naiz eta jakinarazi nahi dizuet martxoaren 30etik aurrera ez dudala jarraituko zeregin horietan.

Urte latza izan da eta egun distantzia hartzeko sasoia heldu dela irizten diot, oso urte politak izan dira, ilusioz eta erronkaz beterikoak baina arestian esan bezala distantzia hartzeko sasoia heldu da eta banoa lasai, etorri nintzen moduan.

HERRIAREN P.E.-k etorkizunari begira erronka asko eta handiak ditu ez badugu konfortean eta konformismoan erori nahi behinik behin.

Zuzendaritzan lehendik nirekin egon direnei, nire miresmena, eta egongo diren berriei zorterik onena opa nahi diet.

HERRIAREN Pilotazale Elkartea elkarte sendo, serio eta batua nahi dut, etorkizuneko erronkei aurre egingo diena (Herriaren Elkartearen 50. Urteurrena, erdiguneko pilotaleku berria, 2030eko mundiala, biltze lana egitea inguruko Ikastetxeetan), lan horretan oinarritu behar dugulako euskal pilotaren etorkizuna, euskal pilota ikusgai egin behar dugu, ondorengo belaunaldiek ere euskal pilotaz goza dezaten.

Idazki hau baliatu nahi dut komunikabideetako kideak, sponsorrak, nirekin juntakide izan direnak, pilotak eman dizkidan ezagun guztiak agurtzeko.

Aurrerantzean ni ez naiz egongo baina HERRIAREN Pilota Elkarteak aurrera jarraituko duela dudarik ez dut.

Beste barik, pilotalekuetan elkar ikusiko dugulakoan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide