Wikipediaren APPa euskaratuta!

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2018ko ots. 7a, 11:56

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Azkue Fundazioak ikasturte honetan aurkeztu duten akordioari esker hainbat tresna itzultzeko lana abiatu dugu. OpenStreetMap eta Wikipediako softwarea itzuli ostean, Wikipediaren telefono mugikorreko aplikazioa itzultzen amaitu dugu aste honetan. Android zein iOS sistemarako eskuragarri dagoen tresna hau jaitsiz gero, hurrengo gaurkotzean euskaraz erabili ahal izango dute guztiz erabiltzaileek.

Wikipediaren APPak aukera asko ematen ditu telefono mugikor bidez informazio guztira heltzeko. Artikuluak hizkuntza ezberdinetan bilatzeko aukera ematen digu, gure hobespenen arabera, eta azken egunean gehien kontsultatu diren artikuluak eskaintzen dizkigu egunero. Gainera, egunero argazki bat ematen digu, Commonseko komunitateak kalitate handiko irudi gisa bozkatu dutena. Android telefonoetarako eskuragarri dago eta iOS darabiltenetarako ere.

Itzulpen lanekin jarraitzen dugu, eta datozen asteotan beste software batzuk ere euskaraz izango ditugu, guztiok ezagutza gure hizkuntzan eskuratu ahal izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide