Babestutako edukiak

Mugikorrerako aplikazioak egiteko ikastaroa eskainiko du doan Azkue Fundazioak

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2018ko api. 17a, 14:50

Hainbat alorretan trebatzeko balioko du ikastaroak.

Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, sakelako aplikazioak sortzen erakutsiko du App Inventor erabiliz. Programazio ezagutza handirik gabe, Android gailuentzako aplikazioak sortzeko aukera egongo da Bilboko Euskararen Etxean eskainiko den ikastaroan: Appinventorrekin lanean: sakelako app sinpleak egiten ikasi, programazioa jakin gabe. Oinarrizko kontzeptuak modu teoriko-praktikoan landuko dituzte hamabi orduko ikastaroak; apirilaren 20an eta 21ean.

Talaios Kooperatibako kideek eskainiko dute APP Inventor erabiltzen ikasteko ikastaroa. Programa instalatzen eta konfiguratzen erakutsiko dute era praktiko batean. Zailtasun maila ezberdineko hiru aplikazio moten artean aukeratuko dute ikasleek, eta denboraren arabera, horietako bat edo bi garatuko dituzte ikastaroan zehar, parte-hartzaile bakoitzaren erritmoen arabera.

Ikastaroan edonork har dezake parte, ez da bestelako jakintzarik izan behar. Doako ikastaroa izango da baina aurrez izena eman behar da; gehienez 12 pertsonendako lekua dago. Apirilaren 20an, ostiralean, egun osoko ikastaroa izango da -10:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 19:30etara- eta larunbatean, apirilaren 21ean, soilik goizez izango da.

Sartu gurekin teknologiaren ur handitan
Gizartean une honetan puri-purian dauden kontzeptu teknologikoei buruzko jakintza euskaraz barneratzeko aukera eskaintzen dihardu Azkue Fundazioa 2018an zehar, Sartu gurekin teknologiaren ur handitan proiektuari esker. Talaios Kooperatibarekin egindako akordioaren emaitza dira ikastaro horiek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide