Sartu gurekin teknologiaren ur handitan leloarekin hainbat ikastaro antolatu ditu Azkue Fundazioak, Talaios Kooperatibarekin elkarlanean. Trebakuntza helburu duen proiektu baten baitako doako ikastaroak dira: "Sarritan teknologiaren mundua informatikariekin bakarrik erlazionatzen da, baina mundu guztiarentzat da erabilgarria; ikasle zein irakasle, zientzialari, soziologo… Edozeinentzat dira aproposak. Oinarrizko kontuak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritikoarekin", jakinarazi dute.
Ikastaroak irailetik abendura bitartean
Irailean hasi eta abendura bitartean hilabetean behin izango dira ikastaroak, eta bakoitzak 12 ordu izango ditu; ostiraletan goizez eta arratsaldez, eta larunbat goizetan. Bilbon egoitza duen Euskararen Etxean dira guztiak (Agoitz plaza 1); argibideetarako bideak hona hemen: info@azkuefundazioa.eus eta 94 402 80 81.
1- Burujabetza teknologikoa: askatasuna eta pribatutasuna sarean
Aztertuko diren galderak honakoak dira: Zer dago gure ordenagailuen barruan? Zer da sistema eragile bat? Zer da software librea? Pribatutasuna nola kudeatu nire sakelako telefonoan? Zein da wifi sareen segurtasuna? Zer da hodeia?
Landuko diren gaiak:
Nire ordenagailua
Nire telefono mugikorra
Gure bizitza
Datak eta ordutegia:
Irailak 28, ostirala: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
Irailak 29, larunbata: 10:00-14:00
Izena emateko: inprimakia bete.
2- Izan sortzaile: web teknologiak ikasten
Web teknologiak ezagutzen hasteko tresnak eskainiko dituzte: Mozilla Fundazioaren X-Ray Goggles, Thimble eta Webmaker.
Landuko diren gaiak:
Egunkari digital baten tripak ezagutu eta portada propioa idatzi
Web sinple bat egin
Web meme bat egin
Web komiki bat egin
Web postal interaktibo bat egin
Sakelako telefonoetarako edukia eta istoriak egin
Datak eta ordutegia:
Urriak 26, ostirala: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
Urriak 27, larunbata: 10:00-14:00
Izena emateko: inprimakia bete.
3- Talde komunikazioa: komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa
Talde komunikazioa eraginkorra izateko tresnak ezagutzera eman eta garatuko dituzte.
Landuko diren gaiak:
Posta zerrendak/Buletinak (Mailchimp)
Telegram/Whatsapp/Signal (Telegram)
Sare sozialen erabilera (Twitter)
Datak eta ordutegia:
Azaroak 23, ostirala: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
Azaroak 24, larunbata: 10:00-14:00
Izena emateko: inprimakia bete.
4- Gaitasun digitalak: aro digitalerako heziketa
Gaitasun digitaletan heztearen gaineko garrantzia mahai gainean jarri eta garatu diren tresnak landuko dira, DIGCOMP marko barruan, esaterako. Hezkuntzan lan egiten dutenendako aproposa da, eta irakasleei eta ikasleei eskatzen zaizkien gaitasunak ezagutzeko eta lantzeko tresnak landuko dituzte.
Landuko diren gaiak:
Gaitasun digitalen markoa
NIA (PLE) bat egin
Bizi osorako formazioa eta joerak
Datak eta ordutegia:
Abenduak 14, ostirala: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
Abenduak 15, larunbata: 10:00-14:00
Izena emateko: inprimakia bete.