Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean antolatutako teknologia ikastaro sorta aurrera doa.
Talde komunikazioaren gainekoa izango da azarokoa: Komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa.
Egunean zehar ordenagailua erabiltzen dugu, batez ere lan egiteko. Eta egun guztian zehar, baina bereziki arratsaldetik aurrera, nagusiki sakelakoa. Une oro, batean edo bestean, sarera konektatzen gara, baina askotan logika askorik gabe aukeratzen ditugu baliatzen ditugun tresnak, ezagutza falta, ohiturak edo denbora falta tarteko.
Horregatik, ikastaro honetan, talde komunikaziorako zenbait ezinbesteko tresna landuko dira; posta zerrendak eta sare sozialak, batzuk aipatzearren.
Ikastaroa azaroaren 23ko eta 24ko asteburuan izango da: ostiralean, goizez eta arratsaldez; eta zapatuan, goizez.
Ikastaroa doan izango da eta gogoratu: teknologiaren mundua edonorentzat da erabilgarria.
Ikastaroaren gaineko informazio gehiagorako edo izena emateko, sartu azkuefundazioa.eus webgunean.
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.