Babestutako edukiak

"Blogak testutik harago" jardunaldia egingo da Blogetan lehiaketa ixteko

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2019ko mar. 25a, 10:02

Azkue Fundazioak ondu ohi duen Blogetan blog lehiaketaren hirugarren edizioa apirilaren 4an amaituko da. Egun horretan, Bilboko Euskararen Etxean, Blogak testutik harago izenburuko jardunaldia eta lehiaketaren sari-banaketa egingo dira, 15:30etik aurrera.

Blogak testuaz harago lelopean burutuko den jardunaldiaren xedea blogetan gertatutako azken nobedade eta azken joeren gaineko hausnarketa egitea da, tartean, podcast-ak, visual-thinking komunikazio balibaidea edo bideoaren zabalkunde masiboa aztertuko dira. Horretarako hainbat hizlari bilduko dira, Tania Arriaga EHUko irakaslea, Esti Beraza Sorarrain eta Aare Castilla TaZebaEz Kolektiboko kideak, Gorka Bereziartua Argia-ko kazetaria, Hedoi Etxarte Katakrak guneko kidea eta Imanol Epelde bideo- blogari eta irakaslea.

Jardunaldia 15:30en hasiko da, komunikazioan aditua den Ioar Oteizaren gidaritzapean. Oteizak berak hasiko du ekitaldia Blogak, sare sozialak eta tendentzia berriak izenburuko sarrerarekin.

Jarraian gainerako hizlarien txanda etorriko da. Jardunaldia hiru ataletan bananduko da. Lehenengo zatian, dena ez da testua, Tania Arriaga EHUko irakasleak Podcast-aren inguruan arituko da bere esperientzia pertsonaletik abiatuta. TaZebaEz Kolektiboko kide Esti Beraza Sorarrain eta Aare Castillak, berriz, hizkuntza eta komunikazio esparruetan sekulako arrakasta jasotzen ari den Visual Thinking tresna izango dute hizpide.

Bigarren zatia, lizentzia libreak, Argia komunikazio-proiektuko kazetari Gorka Bereziartuak gobernatuko du, izan ere, Creative Commons lizentziaren inguruan arituko da. Bere jardunean txertatu du lizentzia hori Argiak.

Hirugarren zatian, berrikuntza betikoa oinarri hartuta, Katakrak egitasmoko kide Hedoi Etxartek proiektu horren webgunea izango du berbagai: webgune erakargarri eta aktiboa da, eta berrikuntza moduan, blogari podcast-ak gehitzen dizkiete soundcloud plataformari esker. Halaber, Imanol Epelde bideo-blogari zarauztarrak ere parte hartuko du hirugarren atal honetan. Imanol bere blogerako propio egindako bideoak txertatzen hasi da -hasieran testua eta argazkiak baino ez zituen jasotzen bere gunean-, eta ikus-entzunezko lan horiek sekulako oihartzuna dute gurean.

Azkenik, Blogetan saridunak iragarriko dira, eta sari-banaketa burutuko da. Ekitaldia 19:00ak aldera amaituko da; luncha ere izango da. Eman izena, plaza mugatuak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide