IRITZIA

Ikusezinak gara berriz

Laudioko egoitzako zaintzaile eta egoiliar bat manifestazio bat txaloka. / Iñaki Montes

Ikusezinak ginen, birus batek ezinbesteko bihurtu gintuen arte. Orain ikusezinak gara berriro ere. 

Arabako gizarte-politikek pertsonetan oinarritutako egoitza-eredu bat saldu nahi izan ziguten; gaur egun, harremanetan oinarritutako arretaren beste irudipen bat saltzen digute, non erabiltzaileak, familia, lagunak eta langileak baloratzen diren.

Beren ahaideak egoitza batean dituzten familiek  eredu horiek betetzen direla uste dute. Eta tristeena da, arreta zuzeneko profesionalak arduraz eta gorputz eta arimaz aritzen badira ere, ezinezkoa dela zerbitzu egokia ematea.

Egoitza eredu hauek utopikoak dira langile gehiagotan inbertitzen ez bada, eta garabiak, ohe artikulatuak, eta abar eguneratzen ez badira. 

Duela hogei urte, egoiliarrekin sozializatzeko aukera handiagoa genuen, pertsonak artatzen genituen, ez gorputzak. Gaur egun, egoitzen errealitatea erabat aldatu da, eta zainketen intentsitatea eta mendetasun-mailak handitu dira. Alabaina, langile kopuruak, gora egin beharrean, behera egin du.

Etsigarria da, egoitza pribatuetan exijitzen den bezala, zortzi minututan lagundu ezin daitekeen eta egiten ari zaiona ulertzen ez duen pertsona bat garbitu, jantzi eta ohetik gurpil-aulkira pasatu behar izatea.

Gure nagusien zaintzari gizatasuna kentzera bultzatzen gaituzte.

Ezinezkoak diren denbora horiek bete ahal izateko, bokazioa lurperatu eta gure gorputza lesionatu behar al dugu?

Gizarte-zerbitzu publikoetan ez inbertitzeak, bai eta egoitza pribatu asko kudeatzen dituzten multinazionalek, egoitzak produkzio-kate bihurtu dituzte, eta bertan, adinekoak torloju bilakatzen dira, eta langileak errobot.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide