Urtarrila joan zitzaigun, otsailak alde egin digu, martxoak bere bideari ekin dio eta laster dugu hemen gurekin apirila, udaberriko opor garaia!
Ohetik gogotsu jaikitzeko modu bakarra omen da jaiegunez edo asteburuaz pentsatzea. Nik horixe egingo dut. Zurekin partekatuko ditut gaurko ametsak.
Apirilaren erdialdea, urte hasierako lehenengo eguzki izpiak, basamortuko hondarrez betetako dunak, ilargi betea, izarrak… Zergatik ez bidaiatu Saharako basamortura? Eta orain 38 urte Marokoko armadak beraien lurraldetik indarrez bota zituen saharauiak eta beraien familiak bisitatzen baditut?
Gure inguru “aberats” honetan urte osoa eman eta gero, basamortuko isiltasunaz eta bakeaz gozatzeko aukera paregabea da.
Askotan galdetu didate: nolatan joango zara ezer ez dagoen lekura? Zer dela eta deusik ez daukatenengana? Agian, horrexen bila noa. Salam alekum!
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide