Zenbat umezurtz!

Erabiltzailearen aurpegia Belate Olabarria 2014ko eka. 24a, 09:45

Aspaldian irakurri nion psikologo bati: “gurasoak seme-alaben lagun direnean, umezurtz uzten dituzte”. Berehala irudi zaparrada etorri zitzaidan burura. Gaur hauexek konpartituko ditut zuekin. Nork ez dio inoiz entzun ama edota aita bati, “guk dena azaltzen diogu gure alabari, dena kontsentsuz egiten dugu”.

Nik ez diot inoiz gure amari edo aitari lagunei moduan berba egin. Konfiantza izan dugu, baina muga batzuekin eta beti izan dut argi gurasoen eta nire artean hierarkia bat dagoela, hau da, eurek aginduak ematen zizkidaten eta nik bete egin behar nituen, derrigor, nahiz eta askotan zergatik galdetu eta, “neuk esaten dudalako” edo “neuk agintzen dizudalako” erantzun.

Gaur egun, uste dut erantzun horiek emateko beldur direla gurasoak, baina askotan gazteek edo umeek horrelako erantzun zorrotz bat eskatzen ari direla ere pentsatzen dut. Bidea zein den argi ikusten ez dutenean, burua galduta balute legez jokatzen dute. Erreferentzia argia izateak, gehienetan,lagundu egiten digu. Hortaz, aspaldian irakurritako esaldira bueltatzen naiz; Zenbat umezurtz!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide