Izar berdeak

Erabiltzailearen aurpegia Belate Olabarria 2015ko api. 11a, 00:00

Ume jaio berriak dena behar du; dena eman, egin, esan behar zaio. Urteak aurrera egin ahala, dependentzia gero eta txikiagoa da. Umetan; gutxi bada ere, erabaki batzuk hartu behar izango ditu, nerabezaroan sarritan egin beharko du zirt edo zart eta heldutasunean bere esku izango ditu erabaki gehienak, horretarako gaitasuna omen duelako. Gure inguruan ditugun ume askok bere nahia lortzeko, borroka egitea, musu ematea, negar egitea, barkamena eskatzea eta abar erabakitzen dute momentu askotan. Nerabe askok “paga” zineman, arropan edo parrandan gastatzea erabakitzen dute. Helduok ere askotan erabaki behar dugu zertan gastatu dirua, zertan eman gure aisia, zein jaialditan parte hartu….

Azken finean, denok hartu behar ditugu erabakiak noiz edo noiz. Euskal Herria adinez nagusia da. Umetan,  bere lurrengatik borroka egitea erabaki zuen, gaur egun  “paga” nola gastatu erabaki behar du etengabe, baina, horrez gain, aisialdia zertan eman erabaki beharko luke, zein jaialditan parte hartu… Azken batean, independentea izan beharko luke zirt edo zart egiteko. Goazen elkarrekin independentziarako bide hori urratzera!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide