Lau t'erdiko txapelketaren finala benetan historikoa izan dela aurtengoa. Nire uste apalean, Retegi aspaldiko erregeak indarrez eta ilusioaz beteriko Titini erremontatu zion 17-21 hura tamainakoa, edo agian handiagoa, zeren Irujo moduko uholdeari 10-20 gainditzea epopeia bat izan delako. Sekulakoa izan da jokatu dutena, baita gozatu duguna ere. Duela bost bat urte gure auzo batek aipatzen zidan Urrutikoetxea oso ondo ari zela, Olaizolari entrenamenduetan aurre egiten ziolako. Zaratamokoaren ibilbideari jarraitu diot ilusioz, beste batzuena ere, hurbiltasunagatik. Orain dela hiru bat urte espreski joan nintzen Lekeitiora Olaizolarekin zuen erronka ikusteko. Ezin izan zuen irabazi, baina mutil atsegina eta apala egin zitzaidan. Onena gainera pilotariek hobetzeko duten jarrera izaten da, eta hori egin du Urrutikoetxeak itzelezko poza eskualde hauetara ekarriz.
Eskerrik asko, beraz, Mikel.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide