Lagunok: menditxu honi Lumentxa, Garratxa edo Kalbarioa ere deitzen zaio. Arteek estaltzen duten kare harrizko multzo handi hau sorpresa kutxa bat da. Barnealdea guztiz zulatuta du, hainbat koba sarrera dituena, Historiaurretik gizasemeen bizilekua izatearen frogatuta egonik. Tamaina handiko bisonteen haitzulo-pinturak ditu.
14.000 urteko antzinekotasuna egiaztatuta dago, besteak beste, Barandiaranek eta Aranzadik leze hau ikertu zutela. Isabel II.ak eta Austriako Zita enperatrizak Lumentza bisitatu zuten, azkena denbora batez Lekeition bizi izan zela, bere semetariko batek euskara nolabait hitz egiten zuela.
Lumentzatik hurbil Armintxeko koba dugu, zaldi, leoi eta bisonteen kuadru ikusgarria duena. Lumentza Lekeitioko iparraldeko zaindaria da, hau da kaia, irla eta hondartza. Ekialdean Lea ibaiaren bokalea du, ontziola zaharrak, eta hegoaldean, berriz, aspaldiko gaztelua zen Zubieta jauregia eta padura, non kalatxori zaratatsuek aterpea duten. Mendebaldean Erdi Aroko harresi zaharraren aztarna ere dugu. Beste egun batean berri gehiago emango dugu.