"2014ko azaroaren 29an Bilbon ideia sinple bat zen. Zer gertatuko litzateke Black Friday-aren hurrengo egunean, kausa sozial ezberdinei babesa eskaintzen dien mugimendu kultural indartsu bat emango balitz?".
Hauek dira Jordi Albaredaren hitzak, mugimenduaren sortzailea. Jordik 17 abesbatzei deitu egin zigun ea nahi genuen parte hartu. Noski baietz! Erantzunak erakutsi zuen artea eta kulturaren inguruan mugimendu sozial indartsua posiblea zen eta helburu solidarioekin batera gainera. Urte hartan guztiok egun eta ordu berean kantatzen hasi ginen.
Artziniegan ba, Bleibet Abesbatza egon ginen, Klub Deportivo Bilbao Abesbatzarekin batera kantatu genuen Levar Elkartearen alde.
Aurten izan da FAIR SATURDAY SARIen 2. urtea eta antolatzaileek, proiektu kultural batzuei eta egun hartan kantatu genuen abesbatzei saria ematea erabaki dute. Harro gaude mugimendu honen sortzaileen artean egoteagatik. Ideia hau munduan zehar sakabanatu egin da eta aurten planetako puntu ezberdinetan ospatuko da jaia.
Saria gure Lehendakaria den Javier Ortegak hartu zuen Guggenheim antulatutako galan eta hemen daude galaren argazki batzuk.