2023ko ‘Bor-bor urtekari feminista’, sarean eskura

Erabiltzailearen aurpegia Bor-bor 2024ko urt. 25a, 19:00

2023ko abenduan ekoitzi eta urtarrilean zabaldu zuen Bor-bor Aiaraldeko feminismo Elkarteak argitalpena. Lezeaga aretoan aurkeztu uzten liburuxka, eta eskualdeko Kultura Etxeetan edota Gizarte Etxeetan egongo da eskura, doan.

Urtekari feminista sortu du Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkarteak. Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntzari eta Aiaraldeko udalen babesletzari esker plazaratu dute argitalpena, eta 64 orriko liburuxkan urteak eskualdean zein Euskal herrian utzitako gertaera garrantzitsuenak bildu dituzte. Horrez gain, Bor-bor solasaldi zikloko zenbait edukiren laburpenak pilatu dituzte nola elkarrizketa hala erreportajeetan. Ildo beretik, espazio eta proiektu feministei ere egin diete tartea; Bor-bor elkartearen bestelako ekimenen berri emateko.

Gainera, elkarrizketa edo erreportajeek QR kodeak dituzte, solasaldiaren podcasta audio formatuan entzuteko Youtubeko kanalerako jauzia klik bakarrean egiteko. Euskarazko argitalpena doakoa da, eta digitalki ere irakurri edo deskargatu daiteke. Era berean, hainbat aurkezpen publiko egingo dira datozen astean eskualdean zehar. Hauek izango dira, zehazki, hitzorduak:

  • Aretako Kultura Etxean
  • Laudioko Kultura Etxean
  • Amurrioko Kultura Etxean
  • Okondoko Kultura Etxean
  • Orozkoko Kultura Etxean
  • Urduñako Alondegian
  • Artziniegako udaletxean
  • Aiarako udaletxean
  • Arakaldoko udaletxean
  • Arrankudiagako Gizarte Etxean

Guztira, 400 kopia banatu dituzte eskualdeko ondorengo tokietan. Emakume elkarteek, berriz, Berdintasun Arloen bidez eskuratu ahalko dituzte aleak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide