Bigarren saioa Artziniegako liburutegian izango da, urriaren 14an, 18:00etan Ira Pereiroren eskutik “Genero eta gorputz disidenteak, azaletik errora” izenburupean. Urriaren 25ean, 19:00etan, Albina Stardustek “Drag mugimendua Euskal Herrian” azalduko du Faktorian, eta hilaren 30ean Maider Galardi Fernandez de Agirrek “Euskal gatazkaren errelato feministak” izango ditu hizpide.
Azaroaren bukatuko da solasaldi zikloa, Amurrion eta Okondon gauzatuko diren hitzaldiekin. Hain zuzen, azaroaren 6an, 19:00etan, BIlgune Feministako kideek “Trantsizio feminista dimentsio guztietan” jarriko dituzte erdigunean Amurrioko La Casonan; eta azaroaren 15ean, 19:00etan, Ainara Santamariak “Ez dadin bizitza eten” liburua aurkeztuko du Aiaraldea Ekintzen Faktorian.
Egitasmoa azaroaren 19an bukatuko da, Okondoko Kultura Etxean, Leire Sanjurjoren “indarkeria matxistaren adierak udalekuetan” solasaldiarekin. Ekintza guztiak doakoak eta irekiak izango dira, Arabako Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker.