Margolari edo keramikagile… Noiz eta nolatan hasi zinen artisau gisa?
Unibertsitate garaian Arte Ederrak ikasi nituen, eta bukatu nuenean urte batzuk egon nintzen Espainiatik bizitzen, bidaiatzen pixka bat. Madrilen eta Bartzelonan bizitzen egon osteaa, Orozkora bueltatzean hasi nintzen pintura irakaslea izaten, udal ikastaroetarako proiektu bat aurkezteko eskatu zidatelako. 2009an izan zen hori, interesa egon zitekeela ikusita pintura arloan, horrela hasi nintzen pintura irakaslea izaten.
Eta keramikan?
Hemen bizitzen geudelarik, Orozkon, ama izan nintzenea ezagutu nuen nire alabarekin eskolara joaten zen beste neskatila bat. Ama ekintzailea zuen, eta enpresa jarri berria zuenez, keramika pieza batzuk eskatu zizkidan. Orduan froga batzuk egin nituen, eta baietz esan nion. Hori izan zen tailerra montatu nuen momentua.
Piezak edo eskulturak, zer dituzu nahiago?
Nik eskultura ekiditu dut pixka bat, unibertsitatean ez nuelako espereintzia oso ona izan. Gustatzen zait pieza erabilgarriak egitea, etxerako piezak, ez dakit: kattiluak, platerak, erretiluak, edalontziak… Horrelako piezak egiten ditut keramikan. Pinturan gehienbat enkarguak izaten dira (normalean jendeari gustatzen zaio bere familiaren irudiren bat, edo maite duten paisairen irudiren bat erreproduzitzea)
Zer da sormena zuretzat?
Ideia batetik edo zerotik buruan duzun hori sortzea. Nire kasuan beti eskuz. Izan ere, zuk imajinatzen duzun momentu horretatik, oraindik produktu batetik -edo existitzen ez den pieza batetik- hori bukatzea, sormena da.
Artelana edo artisautza, zer da zurea?
Nire ustez marra oso fina dago artea eta artistautzaren tarte horretan. Nik uste dut marra hori prezioak markatzen duela. Artean saltzen diren produktuak edo obrak, artelanak sinbolikoak dira, eta gehienbat garestiagoak.
Artisautzan, aldiz, gauza praktikoagoak egiten direla uste dut, eta egunerokotasun batekin harremantzen diren piezak egiten dira; eta gainera, prezio irisgarriago batean. Artea prestigioarekin harremandu daiteke, eta artisautza egunerokotasun batekin, edo praktikotasun batekin.
Emakume artisauak saretzea azoketan gertatzen da batik bat, ezta?
Ba niri gustatzen zait horrelako topaguneak egiten dituzuenean edo antolatzen dituzuenean, zeren horrela besteen lanak ezagutzen dituzu. Horretarako ere, sare-sozialak bide oso aproposa dira, kanpoko edo inguruko beste emakume sortzaileen lana ezagutzeko. Horrez gain, sare-sozialen bitartez, kontaktuan ere jartzen gara.
Nik askotan hitz egiten dut edo mezu pribatuak bidaltzen dizkiot jendeari. Ideiak komentatzen edo gauzak galdetzen ere aritzen gara. Beraz, gure saretzeko espazioak dira topaguneak, azokak eta gero sare-sozialak.
Zein zailtasun topatu dituzu, sortzaile gisa?
Niretzako emakume sortzaileen zailtasunik handienak gastuekin datoz. Guk oso produkzio xumea daukagu, eskuz egiten ditugu gauza guztiak, eta denbora asko ematen dugu piezak sortzen. Fakturazioa oso xumea eta oso apala izaten da normalean, baina produkzio hori sortzeko gastuak ez dira apalak, oso oso altuak dira. Alde batetik, materialak ordaindu behar dira, makinak… Hemen adibidez su labea, edo laminadora hau edo edozein makina edo espazioa. Beste aldetik, zergak daude, segurantza soziala, hilero-hilero ordaindu behar den kantitate berdina, nahiz eta asko edo gutxi fakturatu.
Gero pentsatu behar da ere, enpresa batean normalean antolatuta daudela departamentuka, eta kasu honetan nik egiten dudala prozesu guztia: nik sortu, nik saldu, nik marketing-a, nik entregatu, orduan prozesu guztiaren arduraduna ni naiz, eta hori izan daiteke momentu batean zailtasun bat. Egia da askatsun osoz egiten duzula hori: zuk erabakitzen duzu zelan egin eta zure denbora zelan antolatu.
Sozialki, babesa sentitzen duzu(e)?
Artisautza ondo baloratzen duen jendeak ulertzen du atzetik lan asko dagoela, ordu eta gastu asko, orduan normalean prezioak galdetzen dituztenean eta erantzuna ematean ez dira kexatzen, baina bada multzo bat oso prezio garestiak ditudala esaten duena.
"Normalean jendeak ondo baloratzen du artisautza"
Ni ez naiz enpresa handi bat ez dut masan sortzen. Ez naiz industria bezala, nik orduak ematen ditut gauza bat egiten. Materialak ere bere prezioa dauka, eta argindarrak, noski. Pieza bakoitzak normalean 2 labekada izaten ditu, eta hori gogorarazi behar da batzutan. Hala ere, normalean jendeak ondo baloratzen du artisautza.
Non jarraitu daiteke zure lana?
Nire lanaren berri izan dutenek instagram sare-sozialean @kreagune_zeramikaetamarrazkiak izenarekin aurkitu dezake nire profila. Momentuz hori da guztia (edo kaletik edo azoka batean) ez daukadalako web orririk. Lan hori nik egin behar dudanez, edo norbaiteri eskatu, aparkatuta daukat.
View this post on Instagram