'Agroekofeminismotik elkar elikatuz' zikloa, elikadura burujabetzatik ahalduntze komunitarioa sustatzeko prest

Erabiltzailearen aurpegia Bor-bor 2026ko maiatzaren 12a

Zimenttereko kideek ziklo hau beste bailara batzuetan ere antolatu izan dute. / Zimenttere

Emakumeentzat (ez-mistoa) “Agroefofeminismotik elkar elikatuz” tailerra antolatu du Bor-bor elkarteak maiatzaren 21etik ekainaren 11ra, Laia Eskolaren babesletzapean.

Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkartearen hurrengo ekintzak baditu izena eta data: “Agroekofeminismotik elkar elikatuz” zikloa. Ekimena 4 saio izango ditu, eta maiatzaren 21etik ekainaren 11ra garatuko da, hilabete bateko iraupena izango du, beraz. Tailer teoriko-praktikoaren bidez, elikadura burujabetza eta ekofeminismoa uztartuko dituzte partaideek, ahalduntze pertsonal zein komunitarioa ahalbidetuz.

Tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa izango da izen-ematea, l.eus/borborTLF helbidearen bitartez egin beharko dena. Hala, interesdunek izen-abizenak, herria eta kontaktua adierazi beharko dute. “Apuntatzen direnek ziklo osorako emango dute izena, hots, 4 saioetarako. Izan ere, elkarren arteko jakintzak eta bizipenak partekatuz saretu eta ahalduntzea sustatuko da tailerretan”. Alabaina, aurreratu dutenez, itxaron zerrenda osatuko dute, “unean une egon daitezkeen bajen aurrean, parte hartzeko aukera eskaintzeko nahi duenari”. Edozelan ere, emakume edo genero disidenteak izan beharko dira kide guztiak.

Formakuntza Zimenttere elkarteak gidatuko du. Zikloak, baina, Elikadura Faktoriaren babesletza ere edukiko du. Partaideen muga 12-14 lagunekoa izango da, eta Arabako Foru Aldundiak babestutako jarduera izanik, doan eskainiko dute, “edonorentzat eskuragarria izateko helburuarekin”.

4 saio

Antolatzaileen hitzetan, lau txanpa edo saiotan bereizi dute proiektua. Maiatzaren 21ean, lehenbiziko egunean, Haziera bilakatuko da ardatza; lurrarekiko lotura, alegia, “lurra, elikadura eta emakumearen iruditegia iraultzeko sukaldaritza saioa” izango baita.

Bigarren saioa, berriz, Beharretik plazerera deitu dute, “zentzumenetan oinarritutako saio gastronomikoa” izango delarik; “eta hirugarren eta azken saioa Lokala globala da, sukaldeak batzen duena lelopean gauzatuko dugu, erritmoak berreskuratu eta munduko sukaldaritza ezagutzeko saioa bihurtuko delarik”.

Zikloa borobiltzeko ekoizle baten bisita eta jan kolektiboa egingo dute ekainaren 11n.

Elkarren bizipenak eta elikagaiak kozinatuz

Hiru orduko jarduerak izango dira, oro har; bi zatitan bereiztuak. Lehen zatia agroekofeminismoaz gogoetatzeko baliatuko da, partaideen errelato eta istorioak partekatzeko. Bigarren partean, ostera, tailer praktikora joko dute, elkarrekin kozinatzera hain zuzen; lur, kultura eta pertsonen zaintzan oinarritutako elikagaiak ardatz hartuta.

Agroekofeminismoa erdiguneratzeko apustuan, Euskal Herriko beste esperientzia batzuen jendarteratzea dago. Izan ere, Zimenttereko kideek ziklo hau beste bailara batzuetan ere burutu izan dute, eta saretze eta ahalduntze ikuspegitik oso interesgarria eta erakargarria dela azpimarratu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide