'Aiaraldeko harrera guneak', eskualdeko baliabide eta espazioak gerturatzeko prest

Erabiltzailearen aurpegia Bor-bor

Bor bor Aiaraldeko feminismo elkarteak “Aiaraldeko harrera guneak” atonduko ditu urriaren 17tik azaroaren 7ra, bailarako gune eta proiektu ezberdinak etorriberriei eskuragarritzeko.

Zein tokitan daude zein baliabide? Galdera eta behar horri tiraka sortu du “Aiaraldeko harrera guneak” ekimena Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkarteak. Azaldu dutenez, helburua sinplea da: eskualdera bizitzera datozenei tokian toki dauden espazio, baliabide eta proiektuak ezagutaraztea. Iaz ekin zioten lanketa honi, parte hartze prozesu bidez.

Modu horretan osatu zuten “Aiaraldeko harrera gida” euskarria: herrika zein eskualdeka mapa batean kokatu dituztelarik inguruko udalerrietako bizi eremuetara egokitzeko lanabesa. Hala, Aiara, Amurrio, Artziniega, Okondo, Laudio, Urduña, Orozko, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zolloko zerbitzu publikoak zein interes sozialekoak pilatu dituzte: udaletxeak, garraio geltokiak, eskolak, Lanbide edo Gizarte Segurantza gisako espazioak, elikagai bankuak, farmaziak, estankoak, postetxeak eta abar. Hain zuzen, argitalpen horren 400 ale banatuko dituzte aipatutako udalerrietan, Arabako Foru Aldundiaren eta Laia Eskolaren laguntzarekin.

Horrez gain, herri ezberdinetan martxan dauden proiektu edo harrera sareei ere egin nahi diete aitortza. Horretarako, aurkezpen formatu aukeratu dute, eta “zein harrera proiektu daude abian Aiaraldean?” galderari erantzungo diote hurrengo hitzorduetan:

  • Urriak 17, 12:00etan Laudioko Abasto plazan
  • Urriak 17, 18:00etan, Amurrioko San Anton plaza
  • Urriak 30, 18:00etan, Luiaondoko pista estalian
  • Azaroak 6, 18:00etan, Okondoko parkean
  • Azaroak 7, 12:00etan, Artziniegako frontoian.

Ekimena doakoa da, eta bertaratzen direnentzat saretzeko eta ahalduntzeko “giro goxoa” sortzea espero du Bor-borrek. Informazio gehiago eta nondik norakoak, elkarteko espazio digitaletan zabalduko dituzte. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide