Aratz Garmendiak KO lazgarriaz irabazi zuen berriro

Erabiltzailearen aurpegia Borroka Aiaraldea 2018ko mar. 26a, 12:20

Aratz Garmendia borrokalaria Bilboko Miribilla auzoko Bizkaia frontoian lehiatu zen ostiralean. Norgehiagoka menperatu zuen hasieratik eta bere aurkariak aukera gutxi izan zituen aurre egiteko. Hala ere, azken tartean, KOa jaso baino lehen, alegia, giltza batekin Garmendia indargabetzen saiatu zen. Lehenengo segundoetan arnasa emateko parada eman zion mugimendu horrek, baina Garmendiak "triangelua" baliatu zuen bere aurka immobilizatzeko, eta ukabilkada batzuk eman ostean, konorterik gabe utzi zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide