Jende ugari elkartu zen Granja kiroldegian tokiko zein kanpoko borrokalariak animatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Borroka Aiaraldea 2018ko eka. 11a, 13:00

Jendetza elkartu zen Granja kiroldegiko harmailetan zein ringaren inguruko aulkietan kanpoko zein eskualdeko kirolariak ikusteko. 18:00etan abiatu zen ikuskizuna eta 21:30ak arte ez zen amaitu.

Bertoko borrokalarien emaitzak ezberdinak izan ziren: Eneko Aramendik, Uxue Sarragak, Igor Barbarak eta Asier Ispizuak irabazi zuten, eta Jagoba Pazosek eta Yerai Tovarrek, ordea, galdu zuten. Kiroltasuna izan zen nagusi Kazem gimnasioak antolatutako borrokaldian eta giro onean igaro ziren orduak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide