Laudio 0-2 Amurrio

Erabiltzailearen aurpegia CD Laudio 2015ko abe. 9a, 00:56

Derbi atsegin bat azaldu zen larunbatean Ellakurin. Laudio eta Amurrioko kluben arteko partidua, 2011tik ikusten ez genuena. Harmailak jendez gainezka eta arratsalde ederra egin zuen, beraz, giro ederra geneukan Laudion.

Norgehiagoka etxekoentzat hasiera ezinhobea eduki zuen, bigarren minutuan falta bat atera ondoren, epaileak penaltia adierazi zuelako zurigorrien alde. Amurrioko atezainak asmatu eta kornerrera bidali zuen, beraz, etxekoek partiduaren norabidea aldatzeko aukera ederra galdu zuten.

Hauek, hala ere, bizitasun handiz jarraitu eta lan handia eginez Amurrioko taldea oso deseroso egotea lortu egin zuten. 

Ordu erdia pasatuta, kanpokoen erasozko jokaldi bakarrean, Jon Patiño laudiarra gola egin zion bere talde oihari, hauen impotentzia sortuz.

Bigarren zatia hasi bezain laster, epaileak zalantzazko penaltia adierazi zuen Amurrioren alde, eta beste laudiar batek (Eneko Banderas) markagailuan bigarrena ipini zuen.

Momentu hortan partidua hoztu eta Ibon Cuarteroren jokalariak gaindituak ikusi ziren Amurrio lasai eta ziur batengatik. Azkenengo minutuetan epaileak Laudioko bi jokalari kaleratu eta beste hainbat txartel hori erakutsi zituen, batere beharrezko gauza, norgehiagokaren normaltasuna ikusita. 

Orokorrean, zelai kanpoan zein barruan neurketa polita bizi izan genuen, zaleen eta jokalarien keinu itsusirik gabe. Klasifikazioari dagokionez, Javi Peredaren lagunek lehenengo postua indarrez mantendu eta Laudiok zortzigarreneko postura jaitsi da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide