Ekainaren 17tik 21era: Amurrioko 12. Musika Astea

Erabiltzailearen aurpegia Christian Alemany Arteta 2010ko eka. 17a, 09:30

Urteroko kontua bihurtu da ikasturte bukaerarekin bat Musika Astea antolatzea Amurrioko Musika Eskolak. Jadanik hamabigarrenez menu oparoa eskeiniko dute ekainaren 17tik 25era. Zortzi emanalditan estilo anitz entzungai izango dira: jazza, rocka, soinu bandak… “Ohiko programazioetan agertzen ez diren proposamenak, taldeak eta estiloak gure ikasle eta publiko amurriarraren esku jartzea dugu helburu” azaldu digu Pedro Basterrak, Musika Eskolako zuzendariak.

Urteroko kontua bihurtu da ikasturte bukaerarekin bat Musika Astea antolatzea Amurrioko Musika Eskolak. Jadanik hamabigarrenez menu oparoa eskeiniko dute ekainaren 17tik 25era. Zortzi emanalditan estilo anitz entzungai izango dira: jazza, rocka, soinu bandak… “Ohiko programazioetan agertzen ez diren proposamenak, taldeak eta estiloak gure ikasle eta publiko amurriarraren esku jartzea dugu helburu” azaldu digu Pedro Basterrak, Musika Eskolako zuzendariak. “Talde berriei aukera eman eta originaltasuna bilatzen dugu”.

Abiapuntua Musika Eskolako ikasleen kontzertuak izango dira. Osteguna 17 honako taldeak ariko dira Antzokian 19:00etatik hasita: Banda-txiki, Gitarra taldea, Akordeoi beteranoak, Akordeoi taldea, Orkestra-txiki, Abesbatza, Konbo-txiki eta Konbo-txiki-txiki. Horrezgain tangoa eskeiniko duen talde bat izango da. Ostirala 18n lekukoa honako taldeek hartuko dute: Eskolania, Txistu taldea, Orkestra, Konboa, Folk taldea, Harizko taldea, Abesbatza eta flamenkoa eskeiniko duen talde bat. Estilo anitzez gozatzeko aukera, Musika Eskolako ikasleek aurten jasotako uzta oholtzara baitakarte.

Llaneseko (Asturias) Musika Bandak igandez bisitatuko gaitu, kontzertua eskeintzeko. Hitzordua Juan de Urrutia plazan 13:00etan izango da. Musika Eskolako Bandak ere joko du, kontzertu hau bi banden arteko elkar-truke baten ondorio da eta.

Astelehena 21ean proposamen bitxia: Txatarreria Keaton. Buster Keaton aktore eta zuzendariak 20. hamarkardan eginiko filmen hautaketa bat pantallan. Eskenatokian, lau musikari inprobisatzen, momentuko soinu banda sortzen. Umorez, kalitatez eta originaltasunezko emanaldian, dibertsioa bermatua dago. Areago musikarien izenak ikusita: Bingen Mendizabal, Alex Ruiz de Azua, Nika Bitchiasvili eta Arturo Blasco. Zita Antzokian 20:00etan, sarrera, gainerako kontzertuetan bezala, dohakoa izango da.

Hurrengo egunean leku eta ordu berean jazzaz gozarazteko Smooth laukotea izango dugu aukeran. 2009an sorturiko talde honek instrumentazio ez-ohikoa darabil kontrabaxu eta bibrafonoaren edo baxu elektrikoa eta xiloshynth tresnak tartekatuz perkusio eta ahotsarekin batera. Virginia De La Casa, Carmen G. Diez, Iosu Eizagirre eta Periko Raez dira taldekideak. Errepertorioari helduta, jazz modernotik eta XXI. mendeko joeretatik iragazitako doinu mitikoak hitzematen dituzte.

Asteazkena 23, San Juan gaueko klasikoa: Musika Eskolako Konboak. 19:00etan Jauregi Landa inguruetan estilo anitzetako abesti ezagunen bertsioak igoko dituzte taulara ikasleek, urtero arrakasta erdiesten duen emanaldia eskeintzeko.

Seigarren urtea izan du Maketa Lehiaketak, eta ostegunean 19:30etatik aurrera txapelduna zein den erabakiko da. Aurtengo bi finalistak Las Gildas (rock&roll) eta Evil Seeds (heavy metal) dira. Bakoitzak 30 minutuko emanaldia eskeiniko du. Horrez gain, saioa borobiltzeko iazko irabazleek, Priscilla (funk) taldeak joko du. Ohi denez Parkean izango dira kontzertuok.

Azkenik, astea biribiltzeko, Gasteiztik Big-Band Berri etorriko zaigu. 2003An Gasteizko Luis Aranburu musika eskolako irakasle eta ikasleek sortu zuten big-band hau. Helburu: jazz musikaz gozatzea ei dute. Horretarako, oso errepertorio zabala darabilte estilo anitz jorratuz: boleroa, salsa, swing, funk, pop, rock, hip-hop eta Brodwayko klasikoak. Fusioa tresnatzat eta “jendeak guk haina disfrutatu eta dantza egin dezala” xede. Ostirala 25 Parkean 20:00etan izango ditugu zai.

Kalitatezko eskaintza, estilotan anitza eta ohiko programazioen oso bestelakoa aurtengo Amurrioko Musika Asteak dakarrena, musika-zaleontzat gozamena!

 



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide