Italiako Coro Bismantova bisitan dugu Andere abesbatzaren eskutik

Laudioko Andere emakumezko abesbatzak elkartrukea gauzatuko du Italiako Coro Bismantova abesbatzarekin. Asteburu honetan italiarrek Aiara bisitatuko dute eta uztailean talde laudiarrak Italiara egingo du bidaia. Aiaraldea eta Euskal Herria ezagutzeko parada baliatzeaz gain kontzertua eskainiko dute astelehenean 20:00etan Laudioko San Pedro elizan.

Laudioko Andere emakumezko abesbatzak elkartrukea gauzatuko du Italiako Coro Bismantova abesbatzarekin. Asteburu honetan italiarrek Aiara bisitatuko dute eta uztailean talde laudiarrak Italiara egingo du bidaia. Aiaraldea eta Euskal Herria ezagutzeko parada baliatzeaz gain kontzertua eskainiko dute astelehenean 20:00etan Laudioko San Pedro elizan.

Castelnovo ne’ Monti herria munduan aski ezaguna den parmesano reggiano gazta ekoizten duen lurraldean kokatzen da. Apenino Tosco Emiliano parke nazional eta naturaren babesgune du atari. Europako slow mugimenduaren buruan da herrialde hau. Mugimendu honek bertako produktuak zein tradizioak hobetsi eta lasaitasuna eta zintzotasuna ditu filosofia. Bertako biztanleek oso harreman berezia dute bertako mendi batekin, monumentutzat dutena: la Pietra Bismantova.  Hortik abesbatzaren izena. “Dantek mendi hau eskalatzen du La Divina Comedian, eta  litekeena da mendi bera izatea Purgatorioaren Mendia deskribatzeko erabilitako eredua” azaldu digu Felipe Ainz-ek Andere abesbatzeko zuzendari eta ekimenaren bultzatzaile.

Elkartruke honen ideia duela urtebete sortu zen. Amurrioko Udal Musika Eskola hartu-emanetan jarri zen Felina-ko musika bandarekin, Castelnovo ne’ Monti herrira bidaiatuz eta ondoren Italiako musika taldearen bisita jasoz. Esperientzia hartan parte-hartu zuen Felipe Ainz-ek, Amurrioko Musika Eskolako ikasketa-buru eta irakaslea ere baita. Italian zela Coro Bismantova-ko kide batek prosatu zion orain errealitate bihurtuko dena.

Ibilbide oparoa

Lau behe-ahotseko abestaldea da  Coro Bismantova eta 40 pertsonek osatua dago. 1975. urtean sortu zen abesbatza eta bere hasierako urteetan ia soilik italiar mendi-estiloko errepertorio klasikoa jorratu zuten. Denborarekin kantutegia zabalduz joan dira, herri kantu italiar eta internazionalak bere eginez. Italia osoan zehar kantuan ibili dira kritika onak jasoz. Telebista nazionaleko bi kateetan zuzenean abestu dute. Emanaldiak eskaini dituzte Belgika, Errumania, Frantzia, Suitza, Danimarka, Alemania, Eslovakia, Portugal, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Grezia eta Brasilen. 2008. urteko abenduaren 15ean Erroman Diputatuen Kongresuaren Gabon Kontzertuan parte-hartu zuten, Montecitori Jauregian. Lau disko argitaratu abesbatzak. 1981 urtetik  Castelnovo ne` Montin maila nazional eta internazionalean garrantzia duen koru topaketa antolatzen dute. Sortzetik zuzendari Giovanni Baroni jauna dute. Coro Bismantova-ren egituran 200 bazkide-kolaboratzaile inguru daude.

Elkartruke honetan 50 pertsona etorriko dira Italiatik. Ostiral arratsaldean helduko dira eta asteartez utziko dute Euskal Herria. Ostatu Urduñan hartu eta hiria bera, Bakio, Mundaka, Gasteiz, Hondarribia, Gaztelugatxe, Gernika eta Laudio ezagutuko dituzte Andere abesbatzeko kideek prestatu dieten egitarau oparoan.

Maiatzaren 31n, astelehena, Laudioko San Pedro parrokian kontzertua eskainiko du italiar abesbatzak arratseko zortzietan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide