Musika, antzerki eta dantza eskola ofiziala sortzeko bidean Arte-Ón Fundazioa aurkeztu du Laudioko Santa Luzia Abesbatzak

Santa Luzia Abesbatzak fundazioa sortu berri du: Arte-Ón. Proiektua herriko kultur taldeei aurkeztu asmoz sustatzaileek agerraldia egin zuten joan den larunbatean, maiatzak 15. Abesbatzeko zuzendari Felix Primok egitasmoaren nondik norakoak azaldu zituen, elkarteko kide Satur Gonzalez de Tejada eta Beatriz Zurimendi ondoan zituela. Arte-Ón fundazioa antzerkia, musika eta dantzaren inguruan lan egitera dator “Laudioko kultur bizia are eta gehiago indartzeko asmoz”.

Santa Luzia Abesbatzak fundazioa sortu berri du: Arte-Ón. Proiektua herriko kultur taldeei aurkeztu asmoz sustatzaileek agerraldia egin zuten joan den larunbatean, maiatzak 15. Abesbatzeko zuzendari Felix Primok egitasmoaren nondik norakoak azaldu zituen, elkarteko kide Satur Gonzalez de Tejada eta Beatriz Zurimendi ondoan zituela. Arte-Ón fundazioa antzerkia, musika eta dantzaren inguruan lan egitera dator “Laudioko kultur bizia are eta gehiago indartzeko asmoz”. Horretarako bost tresna aurreikusten dituzte: ikastxe bat, kantu koralaren sustapena, jendarteratzea, onegintzazko lana eta ikerkuntza. Musika, antzerkia eta dantzaren irakaskuntzarako eskola ofizial bat sortzea dute helburu.


2008. urtetik hezur-mamitzen joan den proiektua da laudiar abesbatzak aurkeztu duena. Felix Primok azaldu zuenez musika, antzerkia eta dantza bilduko lituzkeen eskola ofiziala dute xede. Horretarako  lanak “oso aurreratuta” dituzten arren ez zuen eperik jarri nahi izan. “Udal gobernuaren konpromiso sendoa daukagu lokalen aferan eta gainerako talde politikoak ere alde ditugu”. Eusko Jaurlaritzaren “zigilua” ere badutela eta proiektu kurrikularra, zein eskolak eskeiniko lituzkeen gaiak zehaztuta daudela adierazi zuen. Oraingoz baina, ez dituzte zehaztasun horiek publiko egin nahi. “Gaurkoa lehen aurkezpen saio bat da, gero taldez-talde aurkezten joango gara”. Hala ere, herriko bi akademiarekin harremanetan izan dira jada: Danzas Nuria eta Landaluze Musika  Akademiarekin. Izan ere, abesbatzako zuzendariak argi utzi nahi izan zuen beraien zioa “elkarlana eta integrazioa” dela eta ez “xurgatzea”. Hots, gainerako elkarteen lekua hartzera ez datozela eta “eskutik” joan nahi dutela gainerako taldeekin proiektu haundinahi hori gauzatzeko.  Egitasmoaren tamainaren aurrean ere, “pausoz-pauso” joateko beharra azaldu zuen Felix Primok.


Hezkuntza eta finantziaketa


Ikastetxe berriak irakaskuntza ez arautua eskainiko luke, egun Musika Eskola ofizial batek ematen duena, alegia. Berritasuna hiru disziplina eskola berean biltzea litzateke: musika, antzerkia eta dantza. Egun, ez da horrelakorik gure erkidegoan. Bide hortan ekimenaren sustatzaileak harremanetan ari dira hainbat musika eskola, dantza eskola eta abarrekin.


Eskola ofiziala bai baina ez Udal-eskola. Finantziaketari dagokionez diru-iturri ezberdinak baliatu nahi baitituzte: enpresak, instituzioak, norbanakoak... “Fundazioaren bidea aukeratu dugu ate guztiak zabalik uzten dizkigun formula delako”.
Fundazioaren bultzatzaileak Santa Luzia Abesbatzeko bost kide izan dira. Oraingoz Arte-Ón zuzentzeko behin-behineko batzorde kudeatzailea eratu dute baina helburua Patronatu bat sortzea da. “Hori eratzeko elkarteekin kontatu nahiko genuke”.  Orduan, zuzendaritza berri horrek zehaztuko lituzke lan-ildoak.


Bestetik, fundazioaren izena azaldu nahi izan zuten. Zentzu bikoitza du Arte-Ón-ek. Batetik euskarazko adieratik ulertuta artearen ontasuna adierazi nahi dute. Bestetik, ingelerazko ON hitzaren piztu zentzua ere baliatu nahi dute, aparailu elektrikoen gisan artea ere pizteko.
Abesbatzako kideekin harremanetan jartzeko bideok eskaini zituzten: info@coralsantalucia.com eta www.coralsantalucia.com.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide