Enplegua Erregulatzeko Espediente (ERE) egoeran dagoen Tubos Reunidos enpresak irabaziak erdiesten darrai

Tubos Reunidos enpresa-taldeak irabaziak erdietsi ditu 2010eko lehen hiruhilekoan, iazko epe berdinean lorturiko emaitzak hobetuz. Egoitza eta lantegi garrantzitsuena Amurrion dituen enpresa-taldeak bertan egin zuen akziodunen batzar orokorra maiatzaren 4ean. Irabazien zenbatekoa publiko egin ez arren, enpresako presidente Pedro Abasolok etorkizuna “baikortasun moderatuz” dakuzala adierazi zuen. Horretarako arrazoi bi aipatu zituen: azken hilabeteetan eskaerak gora egin izana eta petroleo zein gas bilketaren susperraldia.

Tubos Reunidos enpresa-taldeak irabaziak erdietsi ditu 2010eko lehen hiruhilekoan, iazko epe berdinean lorturiko emaitzak hobetuz. Egoitza eta lantegi garrantzitsuena Amurrion dituen enpresa-taldeak bertan egin zuen akziodunen batzar orokorra maiatzaren 4ean. Irabazien zenbatekoa publiko egin ez arren, enpresako presidente Pedro Abasolok etorkizuna “baikortasun moderatuz” dakuzala adierazi zuen. Horretarako arrazoi bi aipatu zituen: azken hilabeteetan eskaerak gora egin izana eta petroleo zein gas bilketaren susperraldia.


Iaz, irabaziak 1,1milioi eurotakoak izan ziren Amurrioko enpresarentzat, salmentak berriz, 395 milioi eurotakoak. 2008an 81,1 milioi irabazi zituen. 2009an irabaziak banatu ordez zorra gutxitzea erabaki zuten, 55 milioi ordainduta 109,5 milioitan geratu zelarik. “Egoera normaltzen denean, enpresa-taldea irabazien ohiko banaketa politikara itzuliko da” Abasoloren hitzetan.


Lan murrizketa


Egun, lantegiak %60ra mugatua du lan jarduna. Izan ere, enpresa taldeak bi lan erregulazio espediente martxan ditu. Bat, Tubos Reunidos lantegian eta bestea, Productos Tubulares faktorian (Trapaga). Lehenengoa maiatzaren 31 arte aurreikusten da eta bigarrena, abenduaren 31 arte. Presidentearen aburuz “lantegiak %100ean ez badira ezin diogu EREari uko egin”. Horregatik, enpresaburuaren arabera “hurrengo asteetako eboluzioak erabakiko du” espedientearen jarraipena. Izan ere bere hitzetan, “inork ez du atsegin ERE bat erabiltzea”.


Krisiaren testuinguruan, hurrengo bost urteetarako 75 milioi eurotako inbertsioak egingo ditu enpresa taldeak. Helburua lantegiak tutu handiagoak ekoizteko egokitzea da, 25 metroko luzeera eta 71 zentimetrotako diametrokoak egiteko. Epe horretan, enpresaren arabera, TR-k ez du Euskal Autonomi Erkidegotik at lantegirik irekitzeko asmorik.


TR taldeko lantegiek 1.000tik gora langile dituzte Aiaran; Tubacex-ekin batera eskualdeko enpresa-talde garrantzitsuena da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide