Amurrioko EAJ-k "zabaltzen" ekimena ezagutzera eman du

Alderdi jeltzaleko arduradunek herri parte-hartzea tresna eta etorkizuneko Amurrio diseinatzea xede duen egitasmo gisa aurkeztu dute Zabaltzen ekimena. Alderdiaren egoitzan eskainitako prentsaurrekoan Zigor Egia Amurrioko Uri Batzarrarreko burua “pozik” azaldu da “proiektuaren berri emateagatik”,  eta “parte-hartzearen fruitu” izan dela adierazi du. Aurtengo urtarrilean abiatu zen ekimena alderdian izandako hausnarketak eta alderditik kanpoko zenbait herritarren ekarpenak bultzatu du, Josune Irabien EAJko udal taldearen bozeramailearen hitzetan.

Alderdi jeltzaleko arduradunek herri parte-hartzea tresna eta etorkizuneko Amurrio diseinatzea xede duen egitasmo gisa aurkeztu dute Zabaltzen ekimena. Alderdiaren egoitzan eskainitako prentsaurrekoan Zigor Egia Amurrioko Uri Batzarrarreko burua “pozik” azaldu da “proiektuaren berri emateagatik”,  eta “parte-hartzearen fruitu” izan dela adierazi du. Aurtengo urtarrilean abiatu zen ekimena alderdian izandako hausnarketak eta alderditik kanpoko zenbait herritarren ekarpenak bultzatu du, Josune Irabien EAJko udal taldearen bozeramailearen hitzetan. Parte-hartzearen garrantzia azpimarratuz, bide horretatik etorkizunerako ildoak markatu eta konpromiso bat sortuko dela azalduz jarraitu du eledun jeltzalearen berbaldiak. “Parte-hartzea beharrezkoa da eta helburuak lorgarriak dira” adierazi, eta “gure jarrera” definitu aldera: “jendea behar beharrezkoa da; bere iritziak jaso eta kontuan hartu behar dira”gehitu du.

Proiektuaren mamia
Ekimen honetarako bereziki sortutako logoa atzean zuela koordinatzaile lanetan aritu den Jonathan Morenok zehaztu du Zabaltzen-en ibilbidea zein izango den. Bost lan talde osatu dira: gizarte arloa; ingurumena; hirigintza; kultura, heziketa, aisialdia eta kirola; eta ekonomia sustapena. Taldeok gai zerrenda bat egin eta lehen elkarrizketa saioak egin dituzte Amurrion zenbait arlotan “erreferente” izan litezkeen pertsonekin. Hurrengo pausua elkarteekin harremanetan jartzea izango da. Irailerako kale-ekimena iragarri dute. “Herritarrei Amurrioren gaur egungo egoeraz iritzia eskatuko diegu”. Urrian eratorritako ondorioen txostena aurkeztea letorke, jardunaldi ireki batzuez lagunduta. Eta azkenik 2011ko hastapenetan, prozesu guztiaren ekarpenak bilduz dokumentu bat argitaratu eta herritarrei helarazi dute xede. Koordinatzaileak bide horretan erabiliko dituzten baliabideak zerrendatu nahi izan zituen: “lan taldeak, ideien bilketa, bilerak, eztabaida tailerrak, panelak…”. Taldeak “irekiak” izango direla azpimarratuz eta jendea “parte-hartzera animatuz” bukatu zuten ekitaldia. Parte-hartzeko amurriozabaltzen@gmail.com helbidea erabil daitekeela, edo, bestela, egoitzara bertara joan (ordutegia: asteartetik ostegunera arratseko 6etatik 8etara) daitekeela gogorarazi zuten.


LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide