IRITZIA

Itxaropena

Erabiltzailearen aurpegia David Romero Campos 2022ko urt. 17a, 06:45

David Romero Sanchez, PSE-EEren ekitaldi batean. / Aiaraldea.eus

Bizi ditugun soldata, jendarte eta ekonomia ezegonkortasun une honetan, eta urtea amaitzeko, Aaron Sorkinek sortutako The West Wing telesail ezaguneko zati bat datorkit burura. Uste dut hemen jartzeko modukoa dela telesail horretan Matt Santos demokratak egiten duen hitzartzea, hautagaitza aurkezten duenean Estatu Batuetako presidente Josiah Bartlet ordezkatzeko: “Laster etorriko zaizkigu gainera galdeketak, apustuak eta aurreikuspenak, hauteskunde kanpaina guztiek dakartzaten txorradak. Baina, ez du axola (…), arazoz betetako bizitza batean, erronkaz betetako mundu batean, badago itxaropena (…). Anabasa eta ezegonkortasun globaleko garai honetan, zeinetan gure sinesbideak gure armekin horrenbeste talka egiten duten, bada itxaropenik. Itxaropena da desafio guztiak onartzeko adorea ematen diguna, aurrera joateko, elkarrekin. Zinismoaren artean bizi gara, baina itxaropena ez da eztabaidagarria. Zientzia faltsua existitzen da, promesa faltsuak (…), baina ez da itxaropen faltsurik existitzen. Itxaropena, soilik”. 

Zentzu horretan, 2019an legealdi hau hasi zenetik, gure udalerriak, gure eskualdeak, gure herrialdeak, bizi garen munduak, ikusi du gure ametsak nola gelditu edo birrindu diren. Mundu mailako pandemia batek indarrez astindu ditu gure bizitzak. Kolokan jarri ditu gure ekonomia, gure jendarte eredua, gure segurtasuna. Konfinatu behar izan gara. Egoera berrietara moldatu behar izan gara. Gure lagun eta senideengandik banatu behar izan gara.
Azkenik, gauza askori egin behar izan diegu uko eta, era berean, aurre egin behar izan diegu sortzen ziren erronka berriei, eskura genituen baliabide publiko zein pribatu guztiekin. Baina ikusi dugu ere gure bizilagunek, gure gizarteak, euren onena eman dutela, gehien sufritu dutenei bideratutako elkartasun guztiarekin. 

Horregatik guztiagatik, batu eta eragin nahi izan dugu, Amurriori ekarpena egin nahi izan diogu.  Horretarako, urteak daramatzagu instituzioetatik eta, batez ere, udal jardunetik, egonkortasuna sortu nahian. Konfiantza, egonkortasuna eta ziurtasuna eman nahian. Adostasunak bilatuz eta lan eginez, amesgaizto honetatik ahalik eta lasterren irteteko. Eskura ditugun tresnekin lan eginez eta, batez ere, gure antolakundea sortu zenean zituen baloreak praktikan jarriz.  

Izan ere, lidergotza falta denean, itxaropena ahuldu egiten da, baina ez da desagertzen. Itxaropenak esaten baitigu zer norantzan ibili behar dugun. Itxaropenak norbanako eta gizarte moduan batzen gaituelako. Oraindik daudelako konpondu beharreko aferak, begiratzen dugun tokira begiratzen dugula. 

Badelako ordua etorkizun hobeago  batekiko itxaropena transmititu eta horren alde jokatzeko, administrazio guztien partetik, baina, batez ere, gure bizilagunen bizitzarekiko gertuen dagoen horretatik. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide