IRITZIA

Itxaropena (II) eta lidergoa

Erabiltzailearen aurpegia David Romero Campos 2023ko urt. 6a, 06:56

David Romero PSE-EEko zinegotzia -hirugarrena eskumatik hasita- bere hautagaitzaren duela lau urteko aurkezpenean. / Aiaraldea.eus

Iaz, ziurgabetasun uneak bizitzen ari ginela adierazi nuen. Momentu hartan, COVID-19a zen horren arrazoia. Alabaina, Errusiak Ukrainaren aurka egindako operazio bereziaren hondamendia gure zain zegoen. Idatzi nuenez, erronkaz beteriko munduan, itxaropena dago. Zientzia faltsua dago, promesa faltsuak daude, baina ez dago itxaropen faltsurik. Itxaropena baino ez. Urtebete igaro da, eta oraindik argi dut: lidergoa falta denean itxaropena ahuldu egiten da, baina ez da desagertzen.

Eta horri buruz hitz egin nahi dut. Amurrion, plan eta promesa gutxiago behar dira eta lidergo handiagoa.  Bizigarria den zerbait behar dugu, udalerriarentzat amets bat inspiratzeko gai den pertsona bat behar da. Amurriok merezi eta behar duenaren alde lan egiteko prest dagoen jendea behar da. Segurtasun ezak beldurra eragiten digun uneotan, berogailua, gasolina eta erosketa-saskia nola ordaindu pentsatu behar dugun uneotan, ezin gara populisten edo kudeatzaile soilen atzaparretan erori.

Lidergoa behar dugu. Sustatu eta motibatuko duen norbait, Amurrioko erronkei eta beharrei erantzungo dien norbait. Batuko (eta ez bananduko) duen norbait, Udalaren buru jarri eta biztanleei konfiantza eta itxaropena helaraziko diena. Batez ere, itxaropena. Etorkizun hobe baten itxaropena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide