EAJ-PNV Laudiok herrian agertutako terrorismoa goratzeko pintaden aurrean ekintza bandalikoak eta Udalaren ekintza falta salatu du

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Laudio 2024ko mar. 23a, 17:00

Alderdi jeltzaleak bakearen defentsarekin eta gure gizartearen aurrerapenarekin duen konpromisoa berretsi du, eta gure ingurua garbi eta seguru mantentzeko herritarren elkarlanerako deia egin du.

Laudioko EAJ-PNVk azken egunotan Laudioko hainbat tokitan (institutu publikoan eta HHEko zentroan, esaterako) agertu diren pintaden aurkako jarrera irmoa adierazi du. Ekintza horiek terrorismoa goratzeko delitua agerian uzten dute, ETA talde terroristaren siglak barne hartzen baititu. "Horrek ez du zerikusirik gure herriarentzat nahi dugun aurrerapen, bake eta bizikidetzaren irudiarekin", deitoratu dute.

Era berean, EAJk salatu nahi du EH-Bilduk eta Omniak osatzen duten Udal Gobernu taldeak ez duela kalerik garbitu, "utzikeria eta pasotismoa ezin baitugu onartu". Premiazkoa da udaleko arduradunek erabakitasunez eta arduraz erantzutea gizalegearen kontrako ekintza horiek desagerrarazteko, gure espazio publikoen estetika eta segurtasuna babesteko.

"Hau al da gure herriari buruz eskaini nahi dugun irudia? Ziur gaude zikinkeriak, utzikeriak eta aipatutako pintaden bidez terrorismoa goratzeak ez dutela, inola ere, gure udalerriaren balioa adierazten. Horregatik, Laudioko ospea berrezartzeko eta bizikidetza- eta errespetu-ingurune bat sustatzeko Udalaren ekintza sendoa eskatzen dugu ".

Legezkotasuna errespetatzea, tolerantzia eta elkarrizketa funtsezko printzipioak dira gure gizartean, eta indarkeria edo terrorismoa goratzea bultzatzen duen edozein adierazpen balio horien aurka doa. Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVk Laudion bakearen eta aurrerapenaren defentsarekin duen konpromisoa berretsi du, eta gure ingurua guztiontzat garbi eta seguru mantentzeko herritarren elkarlanerako deia egin du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide