EH Bildu Aiaraldea Tubacex enpresako langileek eta sindikatuek deitutako mobilizazioen alde egin du

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Araba 2020ko ira. 17a, 10:05

EH Bilduren agerraldia Tubacex enpresaren egoeraren harira./ Aiaraldea.eus

Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari leporatu die eskualdean inbertsiorik egin ez izana, industria-ehuna pixkanaka desegiten ari delako.

EH Bildu Aiaraldeak elkartasuna adierazi die Tubacexeko langileei, eta gaurko deitutako mobilizazioekin bat egiteko deia egin die herritarrei; izan ere, manifestazioa arratsaldeko 7etan abiatuko da lantegitik bertatik.

Joan den uztailean, Tubacex enpresak 10 milioi euroko murrizketa iragarri zuen eskualdeko lantegietan, hau da, 150 lanposturi dagokien gastua, eta erabaki horrek ez du inolako justifikaziorik.

EH Bildu Aiaraldeak eskerrak eman nahi izan dizkio Tubacexeko Enpresa Batzordeari, Aiaraldea osatzen duten udal guztietan egoeraren berri lehen eskuko informazioarekin eman duelako.

EH Bildu Aiaraldeak azpimarratu du eskualdearentzat hori ez dela gertaera isolatu bat. Aiaraldeak 90eko hamarkadako industria-birmoldaketaren ondorioak jasaten jarraitzen du, baita 2007ko krisiari aurre egin ez izanaren ondorioak ere, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak ez dutelako inbertsio esanguratsurik egin eskualdeko enpresen ekoizpen-sisteman eta berrikuntzan. Eta orain, badirudi ez dutela ezer egingo industria-ehunaren pixkanakako desegitearen aurrean.

Horregatik guztiagatik, EH Bildu Aiaraldeak erabateko babesa eta elkartasuna adierazi nahi die langileei. Aiaraldean lan egiten dugun eta bizi garen pertsona guztiei dei egiten diegu langileek eta sindikatuek gaur gure herrietan enpleguaren alde antolatu dituzten ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide