Martxoaren 8rako greba deialdiarekin bat egiten du EH Bildu Laudiok

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Laudio 2018ko mar. 6a, 13:12

Euskal Herriko mugimendu feministak deitutako martxoaren 8ko emakumeen grebarekin bat egiten dugu EH Bildu Laudioko kideok. Euskal Herriko jendartean ere bai, emakumeak dira -batez ere prekaritate eta berdintasun-ez egoera modu gordinenean bizi dutenak- berdintasunean oinarritzen ez den eredu sozial patriarkalaren ondorio sozialak, ekonomikoak eta lan arlokoak pairatzen dituztenak.

 EH Bildurentzat lehentasuna da mobilizazio soziala eta gure jendarteak aurrera egitea ahalbidetuko duen, hau da, egiazko berdintasunean oinarritutako jendartea eraikitzea ahalbidetuko duten tresna politikoak eraikitzea. Eraiki nahi dugun jendarte eredua gure herrian bertan erabaki ahal izateak ahalbidetuko dio Euskal Herriari behar dituen aldaketa sozialetan aurrera egitea, eta horren bidez herri honetako gizon eta emakumeek berdintasunean oinarritutako jendarte justua partekatzea.

Zaintza-lanak eta enplegua berdintasunean eta bidezko era batean partekatu behar dira; pertsonen beharrizanak erdigunean jarri behar ditu sistema ekonomikoak, eta ez merkatuaren beharrizanak; erabaki politikoetan egiazko berdintasun egoeran parte hartzeko aukera izan behar dute emakumeek, eta beren gorputzaren gaineko zein sexualitatearen gaineko erabakiak askatasunean hartzeko aukera izan behar dute, indarkeria matxistarik gabe bizi ahal izateko.

Horregatik guztiagatik, gure herrian martxoaren 8an egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu Laudioko emakumeei. Era berean, beren egunerokoan ere lanean jarraitzeko deia egiten diegu, gure herriak behar dituen tresna politikoak eskuratu eta jendarte eredu aurreratua, justua eta ekitatiboa eraikitzeko, egiazko berdintasunean oinarritutako jendarte eredua eraikitzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide