2018ko ekainaren 1ean Auzitegi Nazionalaren lehen sekzioak 17/2018 epaia eman du, 2016ko urriaren 15ean Altsasun izandako gertakarien inguruko prozesu judizialaren inguruan, eta honako zigorrak ezarri dizkie auzipetuei, ebazpen judizialak probatutzat jotzen dituen ekintzen zigor kalifikazioen haritik:
Oihan Arnanz eta Iñaki Abadi: 13 urteko espetxe zigorra.
Jokin Unamuno Goikoetxea eta Adur Ramirez de Aldari: 12 urteko espetxe zigorra.
Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizolari: 9 urteko espetxe zigorra.
Ainara Urkijori: 2 urteko espetxe zigorra.
1.Gaitzetsi egiten dugu zigorrak, neurriz kanpokoak direlako. Neurrigabekeria present izan da prozesu judizial osoan, gertakizunak delitu terroristatzat jotzean, eta Auzitegi Nazionalaren ikerketa, epaitze eta zigorrean.
2. Presio politiko eta mediatikoak neurriz kanpoko zigorrak ezartzea eragin du. Presio horrek berekin ekarri du gertakariak ustezko delitu terroristatzar jotzea, eta mailaz kanpoko gehiegizko egoera batera iristea, Estatuko beste leku batzuetan horrelako egoerei normalean ezartzen ez zaien zigor-maila baita.
3.Guardia Zibilak egindako atxiloketak salatzen ditugu, baita Altsasuko okupazio poliziala ere.
4. Justizia eskatzen dugu kasu honetarako, eta horrenbestez antolatutako mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditugu herritar guztiak, bereziki ostegunean, hilaren 14an, Laudion bertan deitutako mobilizazioan eta baita hilaren 16an, larunbatean, Iruñean deitutako manifestazio nazionalean ere.