Ikus ditzagun geroztik emandako pausu batzuk, EH Bildu udal gobernuan egon den bitartean: gutxienez 254.900 euroko inbertsioa egin da, horietako 161.000 2012an. Ganadu ekologikoa ere sakrifikatzeko gaitasuna lortu zen. 2018ko otsailean Udaletxeak (EH Bildu udal gobernuan) kontratatu eta esleitu zuen proiektu baten erredakzioa tratamendu eta isurketarako instalazioak egokitzeko
Behin-behineko itxiera agindu baino egun gutxi lehenago, Osoko Bilkurak 140.000 euroko partidua ere adostu zuen hiltegiak behar dituen egokitzapenei ekiteko.
Laudioko hiltegian isurketen arazoa konpontzeko eginbeharrak martxan zeuden: arazoa aztertuta; behin behineko konponbidea zehaztuta, aste gutxiren buruan funtzionatzen egoteko; behin betiko soluzioa ere zehaztuta zegoen; behar den gastua erabakita… Konponbidea bideratuta zegoenean, eta pertsona bakar baten denuntzia aitzakia hartuta, instituzio batzuk lerrokatu dira bat bestearen atzetik hiltegia behin-behineko itxiera (behin-behinekoa?) gerta dadin.
Hiru izan dira afera honetan parte hartu duten instituzioak: URA, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila eta Laudioko Udal Gobernuak; hirurak EAJ-PNVk edota PSE-PSOEk zuzenduta. Kasualitatea?
Bere burua zuritzeko datu kutsatuak erabiltzen dituenak salaketa-egileari demagogoa!