LAUDIOKO TXOSNA BATZORDEAK 2019ko JAIEI HASIERA EMAN DIE

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Laudio 2019ko abu. 13a, 20:41

Ruperto Urkijo Bolatoki Klubari aurtengo pregoilaria izatea egokitu zaio; txupineroak Kuxinak Tripotxan Kuadrila taldeko kideak izango dira. Pregoia irakurri eta txupina piztu aurretik, Laudioko Txosna Batzordeak agerraldi bat egin du gaur herriko plazan, “oztopo guztien gainetik… jai herrikoiak aurrera!” lelopean.

Ondo pasatzeko gogoak asetzeko aste bat eta erdi daukagu aurretik, ahaztu gabe Laudioko jaiaz gainera Latiorrokoetan gozatzeko aukera ere izango dugula. Jaietan ondo pasatzea helburu garrantzitsua da; garrantzi berekoa du besteekiko errespetu osoarekin gozatzeak. Bi helburu horiek %100 gauzatzeko pertsona eta talde ugarik lan egin eta lan egingo dute musu-truk; pertsona eta talde horien lan eskuzabalari esker jai herrikoiaz gozatzeko aukera izango dugu.

Pregoilariek eta txupineroek herriaren alde borondatezko ahaleginak egin dituztenen ordezkotzat har ditzakegu, guztion esker ona adierazteko. Beraz, pregoia irakurtzean eta txupina piztean haiek izan behar dira protagonistak.

EH Bildu zinegotzi taldeak bere egiten du aurtengo txupineroen iritzia; protagonismoa merezi dutenek agertu behar dute udal balkoian jaia pizten denean: pregoilariak eta txupineroak baino ez dutela egon behar.

Balkoian agertu ez arren, gu jaian egongo gara, esker ona merezi duten guztiei erakutsiz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide