Laudioko udal hiltegia

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Laudio 2019ko ira. 10a, 14:50

Duela hilabete bat baino gehiago, alkateak aldebakarreko erabaki baten ostean, hiltegiaren jarduera eten egin zuen. Udal gobernu taldearen kudeaketa eskasa izateaz gain, okerreko informazioa zabaldu eta zerbitzu defizitarioa zela ziurtatu zuen.

Okerrak eta zehaztu gabekoak ziren plazaratutako datuak, eta oraindik zuzendu edo argitu gabe dutenez, argitu behar dugu hiltegia ez dela 169.000 eurotan defizitarioa; alderantziz, azken urteotan superabita izan du, eta honek aukera eman du berrinbertitzeko.

Mobilizazioek eta errebindikapenek zentzua hartzen dute. Abeltzainak, harakinak, kontsumitzaileak, langileak eta hiltegiko arduraduna zoriondu nahi ditugu, baita egoeraz arduratzen ari diren udaletxe desberdinak ere; haien antolaketak eta mobilizazioek eragin dute Eusko Jaurlaritza, URA eta Laudioko udaletxearen arteko akordioa hiltegia berriro irekitzeko.

Akordio honetan, aipatutako etorkizunerako gogoeta txalotzen dugu, baina aldi berean, ohartarazi nahi dugu gure eskualderako hiltegi kudeaketa eredua ez dela egon behar saltoki handien proiektuetara zuzenduta. Ez dugu onartuko zerbitzu publiko baten pribatizazioa. Laudion behar dugun hiltegia hurbileko abeltzaintzari, harakinei eta kontsumitzaileei eman behar die zerbitzua.  Akordioa berez, berri ona izan arren, asmo adierazpen hutsa besterik ez da. Ez du denboran zehaztasunik eta kezkatzen gaituena da obren kudeaketa luzatzea lizitazioa izan arte. Hori dela eta, eragileak eta kaltetuak animatzen ditugu bere aldarrikapenekin jarraitzeko.

Guzti honengatik, udal gobernu taldeari premiatzen diogu lan-mahai bat eratzea, lehenbailehen zaharberritzeko lanak hastea, eta hiltegiaren jarduera berehala martxan jartzea.

Laudio, 2019/09/10

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide