ESKUBIDE BATERAKO HIRU MOZIO

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Laudio 2019ko aza. 4a, 11:40

Laudioko azken udalbatzarrean (2019-10-28) hiru mozio eztabaidatu ziren bi gai ezberdinen inguruan, baina oinarri berarekin: autonomia, autodeterminazioa, erabakitzeko eskubidea.

EHBilduk planteatu zuen erabakitzeko eskubidea ez dela aldarrikatzeko eskubide hutsa izan behar, praktikara eramateko eskubidea izan behar duela. Horregatik, EHBilduk eskatzen die Estatuko botereei Kataluniako espetxeratuak askatzeko eta erbesteratuekiko jazarpen judiziala amaitzeko, kartzelan edo erbestean daude eskubide hori egikaritzea ahalbidetu dutelako. PSE-PSOEk erantzun zuen esanez "legea errespetatzen ez duen politikari batek ez du merezi politikaria izan". EHBilduk erantzun zuen legeak ez duela demokrazia bermatzen; diktadura faxistek ere legeak promulgatzen dituzte; oraindik badira frankismoko batzuk, indargabetu ez direnak.

Eztabaidan argi geratu ziren gobernu taldearen bi jarrera kontrajarriak eta EH Bildurena. PSE-PSOEk berrogei urte bete gabe daramatzan lege organiko bat (Estatutua) ospatzen duen bitartean (beraz, bere porrota ospatu nahi duela dirudi), EAJ-PNVk lege hori bera erabili nahi du negoziazio-elementu gisa EAErako kontzesio urriak, edo bere buruarentzako hauteskunde-onurak lortzeko. EHBilduren ustez, ospatzeko ezer ez egoteaz gain, berdinen arteko esparru negoziatu bat behar dugu, inposatu gabea, eta azken hitza Euskal Herriko herritarrok izan behar dugu.

PSE-PSOEren mozioak bi boto baino ez zituen lortu. EAJ-PNVkoak bi bozketa behar izan zituen bere zazpi botoekin onartua izateko, berdinketa desegiteko alkatearen kalitatezko botoa baliaraziz. Kataluniako prozesuari dagokiona EHBILDUk aurkeztu zion EAJ-PNVri, bi taldeek beren aldetik aurkeztutakoak transatzeko; mozioa hamabi baiezko botoekin, kontrako birekin eta hiru abstentziorekin onartu zen.


LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide