EHBilduk Hirigintza Batzordearen ezohiko deialdia galdegin zion udal gobernuari planteatutako arazoari ahalik eta denbora laburrenean irtenbidea bilatzeko.
Gobernu taldeak men egin dio EHBilduren eskaerari, eta ezohiko hirigintza batzordea deitu du datorren ostegunerako, azaroaren 7rako.
EHBilduk, osoko bilkuran aurreratu zuen moduan, kaltetutako herritarren beharrak konpontzearen aldeko proposamenak egin eta babestuko ditu, eta irisgarritasuna erraztu eta ziurtatuko duten irtenbideak babestuko ditu, itxaropen faltsuen sorrera alde batera utziz.