EH Bildu Laudiok ez du udal aurrekontuen prozedura babestuko

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Laudio 2019ko aza. 26a, 09:38

EHBk Udal gobernuari: Aurrekontuak funtsezkoak dira herri baten kudeaketarako, ganoraz landu eta denbora hartu. Informazio faltaren ondorioz EH Bilduk ez ditu bihar diktaminatuko

Azaroaren 1ean gure posta elektronikoan 2020ko aurrekontuen zirriborroa jaso genuen. Hilak 5ean Antolakuntza publiko eta ogasuna Batzordeko gai-ordenean ez ziren aurrekontuak agertzen. Erregu eta galderetan aurrekontuak lantzeko egutegia eskatu genuen eta gure harridurarako hilaren 19an Batzordean diktaminatuko zituztela eta azaroaren osoko bilkuran onartuko zituztela iragarri zuten. Guk 12an Batzordean aurkezpen bat egiteko eskatu genien eta onartu zuten. Gai ordena heldu zitzaigunean ekarpenerako bilera planteatzen zuten. Batzorde horretan EHBilduk eta Omniak egutegi ofizial bat eta denbora gehiago eskatu genien, erantzuna, forma ezegokian, aste bete gehiago ematen zigutela, abenduaren 2an ez ohiko osoko bilkuran onartuko zituztela eta batzorde horretan gure zalantzak eta galderak argitzeko. Pasaden 19an beste batzorde batean gure ekarpenak egin genituen eta falta zen dokumentazioa eta denbora gehiago eskatu genituen.  Gaur dokumentazioa falta dela salatu behar dugu, bihar EHBk ez ditugu  aurrekontuak diktaminatuko, eta gauzak ondo egiteko eskatuko du, EAJk esaten duenatik egiten duenera marketing asko erabiltzen du. Beraien erabateko gehiengotik alper-harria berriro erabili nahi dute eta oposizioarekin kontatzen dutela diote, eta ez da egia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide