Kultur etxeko obretan planifikazio eza salatu du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Laudio 2019ko abe. 3a, 07:41

Bertako jarduera mantentzeko alternatiba exijitzen dio EAJren udal gobernuari

Laudio. 2019-1-02. Hasita dauden Kultur etxeko obren planifikazio eza salatu du EH Bilduk, eta bertako jarduera mantentzeko alternatiba exijitzen dio EAJren udal gobernuari. Izan ere, duela aste batzuk, Lamuza parkeko ekipamenduen konponketetan fase berri eta garrantzitsu bati hasiera eman zitzaion, kultur etxea osatzen zuten eraikinen konponketa.

 Baina EH Bilduk salatu duenez, EAJ-PSE udal gobernua ez da behar zen ilusio eta prestakuntzarekin ailegatu. Obrak hasi eta lehenengo egunetan, hainbat arazo egon dira: tailer eta ekintza burutzen zituzten taldeak egun batetik bestera ia abisatu barik bota dituzte, eta haien jarduna normalitatez jarraitzeko ez zaie alternatibarik eman. Ludotekako zerbitzua ere egun batetik bestera desagertu da inolako konponbiderik gabe, gaztetxea ere desalojatzeko arriskuan dago, kultur eragile ugari ere haien etorkizuneko jarduna kolokan ikusten hasiak dira…

 “Hilabeteak bagenekiela Kultur etxeko obrak egingo zirela, eta aldez aurretik denbora egon da obren inguruan hitz egiteko eragile zein erabiltzaileekin. Ez al du udal gobernuak honen inguruan ezer zehatzik pentsatu?” galdetu du EH Bilduko zinegotziak, Nagore Gomarak. 

 Gomarak salatu duenez, udal gobernua, Liburutegiaren leku aldaketa saltzeaz eta beste hainbat propaganda egiteaz arduratuago egon da benetako irtenbide eta konponbideak bilatzeaz eta emateaz baino.

 “Obrak irauten duten bitartean, ezin da Musika etxea erabili eta Liburutegia oraingoz, bere lekuan utzi?. Zergatik ez da alternatiba planifikatu bat martxan jarri?“, esan du EH Bilduko zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide