Laudio. 2019-12-03. EH Bilduko ezezkoa emango die Laudioko aurrekontuei bihar izango den osoko bilkuran. Izan ere, EH Bilduk azpimarratu duenez, EAJk eta PSEk inbertsioak eta gastu sozialak murriztu dituzte eta onarpen honen helburu nagusia Laudiok 2020.eko urtarrilaren 1ean aurrekontuak dituela saltzea da.
EH Bilduk salatu denez, EAJk eta PSEk oso borondate gutxi azaldu dute gainerako taldeekin ezer adosteko edo gutxienez gainerako oposizioko taldeen ekarpenak kontuan izateko. Ez da ordea lehen aldia. Santi Hernando zinegotziak azaldu duen bezala, “zoritxarrez gobernuan daramatzaten hilabeteetan ohikoa izan da jarrera hau, eztabaidari eta lanketari tarte txikia eman diete; burututako egitateen politika egiten ari da.”
Horren lekukoa da aurrekontuetarako erabilitako prozedura, oso tarte laburrean diktaminatu behar izan delako EAJ-PSEren proposamena, eta ondorioz, ia ez dute inolako ahaleginik egin oposizioko taldeekin aurrekontu hauek eztabaidatzeko edo adosteko.
Aurrekontuei dagokienez, inbertsioetarako partidak %9,25 izatetik %7,1 izatera pasatu daira, 450.000 euro gutxiago. “Hau ez da Laudiok pairatzen duen krisiari aurre egiteko aurrekontua”, esan du Hernandok.
Horrez gain, EAJ eta PSEren gobernuak EH Bilduk egindako zenbait proposameni ezezkoa eman diete; horien artean nagusien parke bat estaltzeko eta Umeen parke baterako benetazko partidari, nekazal bideak asfaltatzeko partida handitzeari, Udal Hiltegiari, Aretako kultur Etxea atontzeari, Kirol instalazioak mantentze eta hobetzeari, Fleming kaleko Nagusien egoitza ornitzeari eta Emakumeen etxearen proiektua martxan jartzeari, besteak beste.
Politika sozialari dagokionez aipatzeko da enplegu programetan udal taldeetako liberatuen soldatetan baino diru gutxiago gastatuko dutela.
EH Bilduk legegintzaldi hasieratik argi esan eta izan du, jarrera aktiboa eta eraikitzailea izango duela, eta horrela egiten ari da. Alderdikerien gainetik Laudioren etorkizuna jokoan dago eta.