2019ko ekainera arte ZUIN udal komunikazio baliabidea izan da, herritarrei udaletxeko eguneroko jardunaren berri emateko, herriko agenda zabaltzeko, eta antzekoak egiteko erabili da.
Baina Laudioko udal gobernu taldeak aldaketak ezarri ditu komunikazioan.
Hilabeteak dira Gobernu taldeak Udala eta Alderdia bereizten ez dituela, eta sei hilabete eskas agintean dagoen EAJ-PSE koalizioak modu alderdikoian erabiltzen du guztiona den baliabidea.
Guzti honen aurrean Laudioko EH Bilduk, OMNIArekin batera, mozio bat aurkeztu du hiru eskaerakin:
- Udalak komunikabide publikoen erabilera alderdikoia egin duela onartzea.
- Udal komunikazioaz arduratzen den zinegotziak behar diren azalpenak eman ditzan dagokion batzordean.
- Komunikabide publikoei buruzko JARDUNBIDE EGOKIEN DEKALOGO bat sortzea, osoko bilkuran aho batez onartua.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide