Hutsegitea ukatzea haren aitorpena denean

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Laudio 2020ko urt. 2a, 11:03

2019ko azken udal osoko bilkuran, Laudion, EH Bilduk eta OMNIAk mozio bat aurkeztu zuten, udal hedabideen erabilera alderdikoia amaitzeko eskatuz. EH Bilduk oso galdera argia planteatu zuen: "Egungo gobernu taldea gastatzen ari den diru kopuru guztia, komunikazioan edo propaganda alderdikoian gastatzen du?" Sarritan faltaren ukazioa bera, horren aitortza da; erantzunak, eta hau emateko moduak, mozioaren egokitasuna eta beharra agerian utzi zituen.

Erasotuak sentitzen diren espezieek, euren harrapariei erantzuteko defentsa mekanismoak garatuak izan ohi dituzte. Mekanismo horiek mimetismoan oinarri daitezke, ihesbide bat irekita usten duen defentsa pasibo batean itxurazko menderakotasunaz lagunduta …, edo jarrera guztiz oldarkor batean enbarazuaren edo erasoaren aurrean. Baina espezie harrapari bati atrofiatzen zaizkio izan zitzakeen defentsa-mekanismoak, baldin eta oso denboraldi luzeetan ez baditu erabili behar, eta behar dituenean ez du egokiena aurkitzen.

Horrelako zerbait gertatu zitzaien Laudioko udal gobernuko taldeei abenduaren 30eko osoko bilkuran: behin eta berriz ohartarazi zitzaien udal-komunikabideak alderdikeriaz erabiltzeak haien funtzioa hutsaltzen zuela; eta oposizioak mozio batekin erantzun zuenean, haien jardunaren defentsa-erantzuna armarik gabe geratu zen, beren argudio kontraesankorren desordenagatik.

Eskariak ezin zuen zehatzagoa izan: akatsa aitortu eta udal hedabideen erabilera alderdikoiarekin amaitu; argi eta garbi bereiztea bitarteko publikoak eta norberarenak, eta azken hauek norberaren informaziorako edo informazio alderdikoirako eta propagandarako erabiltzea.

PSE-PSOEk eskatzen ez zen zerbaiti erantzutea erabaki zuen. Mozioak eskatzen zuenari erantzun beharrean, oposizioak egiten duen komunikazio mota kritikatzea erabaki zuen. Erabilpen dekalogo bat ezarriz gero, kaltetuenak oposizioko taldeak izango zirela ziurtatzera iritsi zen. Oposizioak erabiltzen al ditu bitarteko publikoak, gobernu taldearen kontrol zorrotzaren pean daudenak? Esan liteke PSE-PSOEk erabili zuen defentsa mekanismoa mimetizazioa izan zela, baina atzekoz aurrera: oposizioa gorritzen saiatu zuen, gobernu-taldeak izan beharko luketen itxura gorri bera izan zezan.

EAJk mekanismo pasiboak zein erasokoak erabiltzea erabaki zuen. Bere bozeramaileak barkamena eskatu zuen "akatsak egin baditugu", eta, aldi berean, barkamena eskatzeko arrazoirik ez zegoela; aurreko gobernu-taldearen aurkako akusazio ezkutuak egin zituen, aipamen zehatzik egin gabe; oposizioak bere kudeaketaren arrakastak zerrendatu ez izanaz kexatu zen, eta ildo horretako mozio bat proposatu zuen hurrengo osoko bilkuran aurkez genezan; biktimatzat jantzi zen oposizioak egindako kritikak aipatzean … Eta, ez zuzentzeko asmorik ez dutela argi uzteko moduan, amaitu zuen esanez: " Guzti hau gorespen bat bezala  hartzen dugu. Beraz, eskerrik asko eta urte berri on".

Hutsegitearen ukazioa, eta hori egiteko modua, faltaren aitorpen bat izan zen. Eta EH Bilduren galderari ez zioten erantzun.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide