Laudio, 2020/03/26. Covid-19 EHBildu Laudiok eragindako alarma egoera dekretatu zenetik, prest agertu da, birusaren hedapena saihesteko neurririk egokienak hartzen laguntzeko, baina Udal Gobernuak beste aldera begiratu du. Orain, urrats bat harago joan da, eta, lehen aldiz, alde bakarrez bertan behera utzi ditu Tokiko Gobernu Batzarraren bilerak; organo horretan udal talde guztietako ordezkariak daude.
"Behin baino gehiagotan eskatu dugu Udalean sortutako krisi-mahaian parte hartzea, baina behin eta berriz ukatu egin digute. Orain, bertan behera uzten dituzte Tokiko Gobernu Batzarraren asteko bilkurak, non eguneroko udal-jarduera kudeatzen den, eta, udal-kudeaketan erabateko inkoherentzia izatearen erakusgarri, astelehenean ohiko osoko bilkura bat egiten da, zeinaren gaiak baztertu egiten baita egungo egoera, COVID 19ko krisiaren ondorioz. Urgentzia ez dago justifikatuta", zehaztu du Lamia Laudioko EH Bilduko udal taldeko bozeramaileak.
Berak azalduta, Gobernu taldea erabakiak hartzen joan da, eta oposizioari helarazi beharko liokeen informazioa murrizten. Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurak bertan behera uzteaz gain, lan arloetako bilera guztiak ere bertan behera utzi dituzte, eta tantaka iristen da informazioa.
Gaur goizean bertan, alkateak oposizioko bozeramaileei jakinarazi die bilera bat egin nahi duela bideokonferentzia bidez, Covid19ren krisiaren egoeraren berri emateko. Lamia Arcasen esanetan, "bertan beste behin eskatuko dugu Tokiko Gobernu Batzarraren asteko bilkura ez etetea, eta Covid19ren pandemiak eragindako krisi-mahaian normaltasunez parte hartzea ere onartzea ere eskatuko dugu". Gaineratu duenez, “ezin dugu lanean jarraitu funtzionamendu kaotiko honen pean, eta gainera, oposizioa alde batera utzi nahian”