Laudio, 2020-04-20. Apirilaren 3an eta 6an, hurrenez hurren, materialak lagatzeko eta kirol instalazioak erabiltzeko erregelamendua jaso genituen posta elektronikoz, eta bertan, ez zen jarraitu beharreko prozedura zehazten.
Nagore Gomarak, EH Bilduko zinegotziak, gogorarazi du, berriz ere, egindako ekarpenak proposamenaren egileak (gobernu-taldeak) aldez aurretik azalpenik eman gabe egin direla, hainbat gairen zergatia justifikatzen duen fororik gabe, baita Laudioko elkarteen iritzia kontuan hartu den jakin gabe ere. Zalantzak partekatzeko batzorderik ez da ospatu; horrek supsatzen du ez jakiteak prozedura osoko bilkuraren onespena eskatuko duen ala ez, eta hala izanda, noiz bozkatuko den jakin gabe. Azken finean, zinegotziak “prozedura parte-hartzailea eta gardena izan ez dela” deitoratu du.
EH Bildu Laudio ez da guztia arautzearen aldekoa, baina, hala ere, eta udal kudeaketan koalizio subiranistaren eta EAJ-PSEren artean dagoen desberdintasunaz jabetuta, 30 proposamen baino gehiago aurkeztu ditu.
Proposamen horiek guztiak egin dira herriko elkarte mugimenduaren ezinbesteko lana ez oztopatzeko eta errazteko. “Inoiz ez dugu pentsatu, ekitaldi bat antolatuko duen herriko eragile bati, adibidez, hartune elektrikoari dagozkion gastuak, kargatzea” adierazi du Nagorek.
Badira proposamen eraikitzaileak ere, herritar guztiei kirol instalazioetarako sarbidea erraztera zuzendutakoak. “Hainbat kirol-azpiegitura telefonoz edo aurrez aurre erreserbatzeko aukera izateaz gain, zerbitzu hori on line Udalaren web orrian abian jartzeko aukera aztertzea eskatu dugu”, esan du Nagore Gomarak.