EH Bilduk “inor atzean ez uzteko” 15 neurri aurkeztu ditu, 2 milioi euro baino gehiagokoak, Covid-19ren eraginez, Laudion

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Laudio 2020ko api. 30a, 13:16

Proposamen berri honetan, talka neurriak eta gizarte jarduerak berrindartzeko neurriak aurkezten dira, Covid-19ak sortutako krisi ekonomikoari aurre egiteko.

Laudio. 2019-04-30. Proposamen berri hau premiazkoak, geroratu daitezkeen eta ezinbestekoak diren diru partiden aurrekontu-azterketaren emaitza da, osasun-krisiak gure jendarteaneragindako kalteei lehentasunez aurre egiteko; Laudio Udalarentzat ekonomikoki bideragarria den proposamena da.

Gizarte-zerbitzuekin lotuta, EH Bilduk adineko pertsonei eta familiei diru-laguntza baten bidez laguntzeko aukera planteatu du, koronabirusaren alarma-egoeraren ondoriozko beharrei eta galerei erantzuteko. Adibidez, laguntzak eskainiko lirateke 0 eta 12 urte bitarteko haurrak edo mendeko pertsonak zaintzeak eragindako ahalegin ekonomikoak arintzeko, edo soldatarik gabeko baimen-eskaerek eragindako kalte ekonomikoak konpentsatzeko. EH Bilduk laguntzak ere proposatu ditu diru-sarrerak gutxitu zaizkien familientzat, apirileko eta maiatzeko alokairua edo mailegua ordaintzeko. Azkenik, oinarrizko beharrak betetzeko laguntzak ere aurreikusten dira, hala nola elikagaiak, osasun eta farmazia-produktuak , ura, gasa, elektrizitatea eta abar erosi edo ordaintzeko.

Era berean, EH Bildu Laudiok ezinbestekotzat jotzen du gizarte-larrialdietarako laguntzak aurreratzea, eta diru-partida hori %25 handitzea; paperean behar duten familia guztiei eskola-materiala etxean izateko aukera bermatzea; udal baratze ekologikoetan txanda, denbora zein erabilerarako prebentzio-neurriak hartzea …

Bestalde, mugikortasunaren arloan agertzen diren erronka berrien aurrean, garraio-modalitate gisa bizikletaren erabilera bultzatzeko neurriak ezarri behar dira, jendartearen urruntze neurria errazten duen garraio-bide gisa.

 Politika fiskalari dagokionez, EH Bilduk proposatu du udal kirol eta kultur zerbitzuen tasak ez kobratzea, edo eman gabeko zerbitzuaren zati proportzionalean ordaintzea. Ostalaritzaren sektorerako erraztasunak ere proposatu ditu, besteen artean 2020ko ekitaldiko terrazen tasa ez kobratzea.

Azkenik, garapen ekonomikoaren arloan, EH Bildu Laudiok proposatu du dagoeneko finkatuta dauden kultur jarduerei eustea, online bidez, tokiko artistek garatutako ekitaldi berriak kontratatzea ere planteatuz, ondoren udalaren webgunearen bidez emititzeko.

Bestalde, tokiko ekoizleei laguntzen jarraituko litzateke, soberakinekin baliabide gutxien dituzten familiei laguntzeko.

Azkenik, establezimendu txikiei, baserritarrei, ostalaritzari, jatetxeei, mikroenpresei eta autonomoei dagokienez, 800.000 euro arteko diru-laguntzak eskainiko dira jarduera uzteak eragindako kalteak arintzeko.

Halaber, EH Bilduk proposatu du 8.000 taloitegi solidario martxan jartzea tokiko merkataritzan eta ostalaritzan erosketa bultzatzeko.  800.000 euro bideratuko lirateke neurri honetara; Udalak 600.000 euroko diru-laguntza emango luke, hau da, neurriaren %75a. Ekimen hau denda guztietara zabalduko litzateke, taberna, jatetxe eta baserritarretara barne, eta herritarren parte-hartzea eskatzen du. 20 euroko bonu bakoitzeko udalak 15 euroko diru-laguntza emango luke eta bizilagun bakoitzak 5 euro.

 Osasun krisi hau amaitzean, EH Bilduk kalean asteburu ludiko batzuk antolatzea proposatu du, herriko eragile guztiek egindako ahalegina eskertzeko, eta horretarako, parte hartze zuzena izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide