Merkataritza, ostalaritza eta autonomoentzako laguntzak; lehentasunak ezberdintzen gaituzte

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Laudio 2020ko mai. 13a, 09:16

Covid-19k eragindako krisiaren ondorioak arintzeko neurrien artean, autonomo,  ostalari eta merkatariak laguntzeko neurriak daude.

Aitor Burgoa, zinegotzia: “EH Bildu Laudiok kolektibo horri eta baita Laudioko baserritar zein ekoizleei ere, 1.550.000 euro bideratzea proposatu du”.

Laudio 2020.05.11.- Tokian tokiko kontsumoa egiteko kanpainak ohikoak dira, eta udaletako propaganda instituzionalean ere ugaritzen dira. Merkataritza- eta ostalaritza-sektorea izan zen koronabirusari aurre egiteko neurri drastikoa hartu zuen lehenetarikoa:  jarduera etetea, hau da, diru-sarreren iturria ixtea eta gastuen ia %100ari aurre egin behar izatea ekarri dien etendura.

Eusko Jaurlaritza, nahiz eta langileentzako segurtasun-neurri egokiak bermatu ez, industria handien jarduera mantentzean tematu den bitartean, tokiko saltokiek, nagusiki, jarduera etenda edo mugatua (izan) dute. Gainera, kontuan hartu behar da denda eta tabernak baldintza jakin batzuekin irekitzeko aukera duten arren, egun bete behar dituzten baldintzetan ez zaiela errentagarria.

Sektore honentzako laguntzak beharrezkoak dira, bere jarduerak, biziraupenerako  diru-sarrerak emateaz gain, kaleak bizitzaz bete ditzakeelako. Propaganda ez da tokiko merkataritza suspertuko duena; neurri irmoak, ausartak eta finantzaketa nahikoa behar dira. Hor ikusiko da erakundeak ordezkatzen duten jendearen eta haien zerbitzura dauden edo ez” azaltzen du Aitorrek.

Honen aurrean,  Aitorrek galdera batzuk planteatzen ditu, “Laudioko Udala pertsonak, herritarren interesak eta herriko jendarte-bizitza suspertzea erdigunean jarri duten udalerrien parean egongo da? Edo helburu horietarako behar beste diru ez erabiltzea erabakiko du, nahiz eta alardaka handiz iragarri eta sustatu?”

Taulan kudeaketa-eredu ezberdinak ikus daitezke,bereizten gaituenaren adibide argia.

Alderdi politiko bakoitzaren lehentasunak agerian uzten dituen errealitatea da. Laudioko gobernu taldeak jada bere erabakia iragarri du. Behar adina diru ez ematea erabaki du. Argi dago aldea, argi dago nortzuk diren atzean inor utzi nahi ez duten alderdi politikoak. “Hemen dugu Laudioko egoeraren adibide argia; EAJ-PSOEren gobernu-taldeak, maiatzaren 6an, 316.000 € proposatu zituen sektore honetarako, guk, berriz, ia astebete lehenago,  1.550.000 € proposatu genituen. Proposamen eta neurri ausartak eta arduratsuak behar dira, sektoreak erakutsitako ardura berdinarekin hartutako erabakiak behar dira” aldarrikatzen du zinegotziak.

Krisi honi aurre egiteko konpromiso eta elkartasun kolektiboa behar dira. Guztion lana da kaleak jardueraz, bizitzaz eta kolorez janztea. Gertukoan erosi!” bertan erostera animatuz bukatu du Burgoak.

 

Laudion, 2020/05/11

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide