Hainbat bilera egin dira Orozkoko Udalean ordezkatuta dauden udal taldeen artean EH Bilduk abenduan proposatutako erabilera publikoko mendietan dauden larreak arautzeko udal ordenantzaren egokitzeari dagozkion erabaki politikoak adosteko.
Aipatutako bileretan adostutakoa Udal Gobernuaren partetik kontuan hartzeko oztopoak daudela agerian geratu da. Alde batetik, Udal Gobernuak ez duelako larre publikoen inguruko diagnostikoa aurrera eramateko hartutako konpromisoa bete. Eta bestetik, herritarrak eta oposizioko taldeak eta ez informatzeaz gain, Udal Gobernu Taldeak, informazio oker eta nahasia zabaldu duelako. Honek, gardentasun falta nabari bat suposatzen du.
Orozkoko herritarren ogibideetan eragina duten erabakiak modu garden eta parte hartzaile batean lantzea ezinbestekoa da. Horretarako, udal-ordenantza egokitzeko prozesua publikoa izatea proposatu du EH Bilduk.
Ordenantzaren egokitzeari modu formal batean jarraipena emateko eta gardentasuna bermatzeko, Pili Garcia Palaciosek Orozkoko EH Bilduko Udal Talde Politikoaren izenean, honako eskaera hau egin dio Udal Gobernu Taldeari:
1. Larre publikoen erabilera arautzeko udal-ordenantza egokitzeko prozesua Turismo, Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak eta Ingurumen batzordean aurrera eramatea.
2. Ordenantza egokitzeko plangintza egin eta epeak finkatzea.
3. Gainontzeko udal taldeekin adostutako termino eta epeetan, larre publikoen inguruko diagnostiko teknikoari ekitea.