Duela ia hogei urtetik hona, konpainia elektrikoaren matxura baten ondorioz, Burruzkale, Zubieta eta Larrazabaleko bizilagun eta saltokiak hornidurarik gabe geratzen dira urtean behin baino gehiagotan; kasu askotan etxetresna elektrikoak eta gainerako aparatuak matxuratuz eta inguruko merkatariak zerbitzurik gabe eta lan egin ezinik utziz. Oraindik, gaur-gaurkoz, ez zaio irtenbide eraginkorrik eman arazo horri.